euskara | castellano | français

advanced search | website map
NewsNews
Omenaldi hunkigarria Jose Antonio Arana Martixari

November 1 2011

La entrega del Premio Manuel de Lekuona 2010 a título póstumo, reunió en Bilbao a familiares, amigos y discípulos del gran musicólogo y euskaltzale



Urriaren 14an, Jose Antonio Arana Martixari Manuel Lekuona Saria emateko ekitaldia egin zen Bizkaiko Foru Aldundian. Hil ondoko ospakizuna izan zen, zeren eta, Saria 2010eko amaieran eman bazen ere, joan den apirilaren 26an zendua izanik, ezin baitzitzaion saria lehenago eman.

Musikologoa, kultura eragilea, euskaltzalea, Euskaltzaindiko liburuzaina, bere denborarekin konprometituriko gizona, Jose Antonio Arana Martixa XX. mendeko urterik zailenetan ereduzko pertsona izan zen euskal kulturaren barnean, eta jarraibide bat belaunaldi gazteentzat. Hori dela eta, Juan Maria Aburto, Lehendakaritza Saileko Foru Diputatuak ondokoa adierazi zuen: “Bizkaitar guzti-guztiak zorretan gaude Jose Antonio Arana Martixarekin, hark egindako lan eta ekarpenagatik”. Ildo horretatik, azpimarratu zuen ezen gernikarra ez zela soilik “euskal kulturaren baitako jakintsua, baizik eta, oro har, munduko kulturetakoa”.

Pruden Gartzia, Eusko Ikaskuntzak okasiorako argitaraturiko biobibliograiaren Egilekideak “laudatio”-a egin zuen. Bereziki hunkigarria izan zen Maiteder Arana familiaren ordezkariaren mintzaldia, sarituaren barnebarneko nortasunaz hitz egin zuelarik. Alderdi horri dagokionez, Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak ondokoa adierazi zuen: “Jose Antoniorentzat familia bizitzaren gauzarik garrantzitsuena zen; hala, horiek gure artean egonda, esan dezakegu Jose Antonio hemen dagoela, gurekin dagoela”.

Printzipio sendoak zituen pertsona gisa definitu zuen Arana Martixa, baina beti jarrera eraikitzailea zuena. Eta gaineratu zuen: “Gure herrian inoiz ez ditugu halako pertsonetatik gehiegi izan. Eta gaur, etorkizunari begira gure bizikidetza kolektiborako aukera berriak zabaltzen ari direlarik, ahaleginak egin behar ditugu gure balioetan eta sinisteetan sendo agertzeko, jakina, baina baita eraikitzaile ere. Ahalegin gaitezen eraikitzaile izaten, Jose Antonio beti izan den bezalaxe”.

Mintzaldien ondoren, Bilboko Koral Elkarteak euskal kantutegi tradizionaleko pieza batzuk interpretatu zituen, era horretara ekitaldiari amaiera bikaina ematen ziola.

[+] Informazio gehiago

  • Private zone
  • Add to favourites
  • Contact
  • About us
  • Legal
  • Privacy policy
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza