Euskararen hitz politena

Klik egiozu euskarariEuskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.

Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

===================================================

Aurtengo ekimena Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Sariaren irabazleak proposatutako ideia da.

Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamiseta lortu zutenen zerrenda ikusi nahi baduzu begira ezazu orrialdearen beheko partean.

bernardo_atxaga Bernardo Atxaga

BABES
Nik Babes hitza aukeratu dut bere soinuagatik, “B” hotsa lehenengoa delako gure bizitzan, oinarrizkoa. Bere esanahiagatik beragatik ere. Aldi berean, denok ezagutzen eta ulertzen dugun hitz bat delako.

ajhsgdjd


benito_lertxundi

Benito Lertxundi

ARGIÑABARRA
Ikaragarri gustatzen zaidan hitz bat da eta hitzetik-hortzera erabiltzen dudana.
Erdi piktorikoa da, kromatikoa, argi-koloreekin jolasten duena eta kutsu poetiko baita misteriotsu bat daukana. Barne serenitatea eragiten dit, eta gero eta gehiago erabiltzen dut abestietan, egunerokotasunean murgildu baitzait.
Bikoiztasun punttu bat ere badu, eta algara bat izan baino, irriño bat da; argi puntuz osatua, argi ñabartua eta koloreez beteta dagoena.
Nahiz askotan ilunabar hitza erabili, niri gehiago gustatzen zait beste hau; konotazio pesimista hori dirudi alde batean geratzen dela eta badirudi argi zinkindu batera eramaten zaituela.

Etxenike

Pedro Miguel Etxenike

AMATXI
La palabra en sí no necesita explicación.”



EUSKARA

Mikel Urdangarin mikelUrdangarin2

UR
“Bere txikitasunean sekulako indarra gordetzen duelako. Izan ere, niretzat, beste ezerk ez du gordetzen haren pareko indarrik.
Izakiok nondik gatozen modu egoskorrean erakusten digulako. Batetik, gupidagabe eta basati eta bestetik, bare eta ukendu emale agertzen zaigulako. Eta bukatzeko, ura baino edari hobeagorik ez dagoelako munduan(askok honako baieztapen hau sobera erakusten ez dugun arren…).”

Mikel UrmenetaUrmeneta_Gaupasa

GAUPASA
“Se me hace muy familiar. No paro de repetirla.”

Euskara maite

Xala (Yves Sallaberry)xala8

URA
“Lurraren odola”, ura biziaren elemento garantzitsuena da: Ura kendu eta bizia desagertzen da.

Mendiko ur freskoan edo itsasoko ur gatzatuan atzemaiten dut beharrezko lasaitasuna, garbitzeko gorputza eta arima.
Uraren zikloak erakasten digu ere, gure munduan dena lotua dagoela. Ur barnean sartzen den poluzioa toki batean, berriz atzemaiten da milaka kilometro urrunago. Hortan, herrien mugetarik kanpo, gizarteak bat egin behar luke gure mundua zaintzeko biharko belaunaldientzat.

Laura Mintegi A1-561093286.JPG

GABETSI
“Aukeratu dudan hitza, zalantzarik gabe, gabetsi da.
Joxerra Garziak eta biok asmatutakoa, azken urteetan gero eta jende gehiagok erabiltzen du, bai prentsan bai eta literaturan ere.
Sarritan entzuten diegu ikasleei FALTAN BOTA esaten, eta tristea da ikustea nola esaten duten, hain zuzen ere, esan nahi dutenaren alderantzizkoa.
GABETSI hitzaren esanahia erraz ulertzen da azalpenik gabe: gabezia sentitu, norbaiten falta hartu, sumatu.
“Aspaldian joandako lagunak gabesten ditut, batez ere beraiekin egondako lekuak berriz bisitatzen ditudanean”.”

Kirmen Uribe kirmenUribe

ELKAR LAGUN
“Emakume nagusi batek andrea eta biok kaletik ikusi eta galdetu zigun:
“elkar lagunak zarete?”. Nik hasieran ez nion ulertu oso ondo. Ea bikotea ginen itauntzen ari zen. Geroztik ez dut ahaztu hitza. Ez
dakit bikote esateko modu eder eta egokiagorik dagoen: elkar lagun.”

gora euskara

argiñanoKarlos Arguiñano

PANPOXA
“Hitz goxo eta polita iruditzen zait. Soinu atsegina du eta esanahi ederra.”

EUSKARA

EUSKARA

Toti Martinez de Lezea toti

BIHOTZ
“Zaila da euskaraz hitz polit bat aurkitzea, hainbeste dira eta… baina niretzat ederrena bihotz da.
Bihotza gure lurra maitatzeko, bihotza pertsona berezi bati emateko, bihotza liburu bat eskaintzeko, bihotz, bihotzean, bihotzez, bihotzetik…”

Euskara

oniederraMiren Lourdes Oñederra

TTANTTO
“Bustiduraz betetako hitza delako
eta bustitzen duen zerbait iradokitzen duelako,
baina gutxi,
pixka bat,
goxo bustitzen duena;
edo beste zerbaiten nahasten, urtutzen dena,
kafean esnea edo pattarra bezala;
horrela esanda ezin delako inoiz odola izan…
eta “ttontto” hitza gogorarazten duelako
eta hori, nahitaez ia, irribarrez esaten edo entzuten delako”

Pedro Subijanasubijana

AITATXI
“Es lo que me empeñé en enseñarles a mis nietos, desde que nació Oihan no paré de repetírselo hasta que al final fue casi la primera palabra que dijo. Más tarde, cuando le hago rabiar, para responder me dice: abuelito, abuelito, abuelito…porque sabe que puse todo el empeño en que no me llamase así. Me encanta el sonido del Euskera de Iparralde. Después hice lo mismo con Ekhi y voy a hacer otro tanto con Adur que acaba de nacer.”

Gorka OtxoaGorka Otxoa

MAITIA
“Oso hitz polita izateaz gain, niretzako oso berezia da eta askotan erabiltzen det, zorionez”.

EUSKARA

Gure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal.
Mikel Laboa (Gure hitzak)

Zein da euskararen hitz politena? Eusko Ikaskuntzak hitz politenaren bila ibili da azken hilabetean eta 2000 lagun baino gehiagok hartu du parte ekimenean. Eta zenbat buru, hainbat aburu.

Hamaika ele ditugu eskuartean euskalzale eta berbazaleen ahoa eta arima asetzeko. Hitz batzuek soinu polita dute, eta beste batzuek gauza politak esaten dituzte. Soinuagatik aukeratu dira xuxurlatuz, zirriborro, txantxangorri, zirrikitu, xarmangarri, ttantto, poxpolin, panpoxa… Eta esanahiagatik hautatu ditugu maitasuna, askatasuna, laguna, kuttuna, bihotza, muxu, ama eta maitea bere aldaera guztietan (maitia, maitie, maitte, maittie…), besteak beste.

Eta badirudi, Miss hitza ere aurkitu dugula, izan ere, gehien esan den hitza pinpilinpauxa omen da. Animalia bitxi honek xarma handia omen du ahoskatu edo entzuten dugunontzat… Eta, nahi gabe, gogora etorri zaizkit Bernardo Atxagaren hitzak non daude orain tximeleta esateko ehun moduak?

Rankinak rankin, honek ez du hitzezko lehiaketa izan nahi, baizik eta jolasa, gure hitzen edertasunari buruzko gogoeta egiteko parada. Poetak badu hemen hitzen datu basea bere hautua egiteko, eta baita publizistak ere.
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, Eusko Ikaskuntzari eta parte hartu duzuen guztioi, kamisetak bidean daude!

Blanca Lopez de Juan Abad (EI Gazte Sariaren irabazlea)

Kamiseta irabazi zutenen  zerrenda (emailez kontaktatu zirenak):

1) Reyes               “Laguntasuna:hitz hau aukeratu dut oso aproposa iruditzen zaidalako,eta denok lagunak behar ditugulako,oso hitz polita da nire ustez.”

2) Kattalin             “FAMILIA: oso hitz polita da familia munduko gauza onena delako eta maitazuna ematen duelako.

3) Unai             “Gorbeia:Bizkaiko mendirik politena delako”

4) Naiara               “”Muxu” da nire gustuko hitza, oso goxoa iruditzen. Asko gustatzen zait musuak jasotzea baita ematea ere.”

5) Unai                   “elurra, gabonetan gaudelako eta asko gustatzen zaidalako”

6) Eider      “Abustua da nire hitz gustokoena, zeren eta ez gara etorri behar eskolara eta mutilagunarekin eta lagunekin egon ahal gara oso gustora.”

7) Claudia            “BIHOTZA Niretzat oso hitz polita izateaz gain, sentimenduz betetako organo bat delako aukeratu dut eta nirea horrela daogo.”

8 ) Matxupitxu                  “artaziak ZORAGARRIAK DIRELAKO”

9) Ikasbidea ikastolako LH 4.A  “Guretzat ELKARTASUNA da hitz politena.Soinu polita izateaz gain entzutan batasuna,laguntza eta elkar lana burura datorkigulako”

10) Mondra                        “Bizitza;gu garen guztia hitz honek esaten duelako.”

11) Ikasbidea ikastola LMH 3.maila  “XURXULATU 3. gelako umeok aukeratu dugu musika daukalako eta xurxulatzen digutenean oso gustora sentitzen garelako.

12) Helena          “Sorgin”

13) Nahia            Niretzat sentipen da soinu politha daukalako eta esanahia gustuko dudalako”

14) Natalia Epaltza   “Pinpilinpauxa. Betidanik gustatu zaidan hitza da hau. Badu musika. Burura datorkizun irudia animalitxoa pausuka, saltoka lorez lore. Hitz borobila eta argitsua da.”

15) Iker Abuin          “Independentzia: niretzat oso hitz polita da guk espainiarekin dugun harremana oso txarra denez independetzia behar dugu azkenean franko bezalako bat agertuko delako gora euskadi!!!”

16) Nuria         “Nire ustez euskaraz dagoen hitz politena elkartasuna da. Munduan dagoen hitz politena da laguntza eman eta jasotzearen esamoldea delako.”

17) Jon Cavia       “Niri gehien gustatzen zaidan hitza ” zorionak ” da. Gustatzen zait gabonetan erabiltzen delako eta oso soinu ona duelako “z” hori.”

18) Silvia María  “aupa”

19) Fermina Mariezcurrena             “EI-SEI  “ITXAROPEN EUSKADI””

20) Nerea Sanz               “MAITEA niri maitea hitza asko gustatzen zait,jente gustiak norbait maite duelako.Eta niretzat soinu polita du.”

21) Poxpolin “gozotasuna adierazten daualako.”

22) Daniela                 “NAHIA Nahia aukeratu dut zeren eta nik daukat nahi asko eta zeren eta hitz hori pertsona baten izena izan daitekeelako””

23) Paila      “Nire hitza: OPORRAK dira. Aukeratu dut hitz hau niri oporrak asko gustatzen zaizkidalako eta beti joaten naizenean oporretara nire familiarekin ere joaten naiz eta hori asko gustatzen zait.”

24) Pablo         “BOROBILA Borobila gustatzen zait, niri kirola egitea asko gustatzen zaidalako eta, futboleko baloia borobila denez, ba horregatik gustatzen zait.Eguzkia eta ilargia ere borobilak direlako eta gaua eta eguna asko gustatzen zaizkidalako.”

25) Mónica “Ongi etorri Hitz hau esaterakoan norbait zu ezagutzera gonbidatzen duzulako.”

26) Carmen                “Bihotza: 14 urte nituenean, Arrasatera etorri nintzenean, entzun nuen lehenengo hitza izan zelako.(emakume batek ume txiki bati)”

27) Alex            “DZANGA: Nire herriko hitzik aipagarriena delako. Uretan murgiltzen baitzaitu eta lekeitiar arima pizten dizulako. Gainera,oso gogoko dudalako nire herriko armarria den hitz eder hau.”

28) Leire      “MARKOA markoa erderaz eta euskeraz ezannahi berdina dutelako eta gainera leku azkotan gartzekoa da eta leku oiek politak dira.argazkiak,lehioak…eta oso polita emote du.”

29) Nerea “KIROLA Nik kirola hitza hartu dut asko guztatzen zaidalako eta osasunerako kirola egitea ona delako.”

30) Izaskun Etxebeste “PINPILINPAUXA da nire gustuko hitzik politena. Batez ere, hitzaren soinuagatik.”

31) Itziar               “LASAI Soinua polita izateaz gain, esanahia beharrezkoa une eta egoera guztietan.”

32) Ninbe Landa Larrinoa “AMANTE Hitz gozoa, xumea, betidanik etxean entzun dudana txiki-txikia nintzenetik, hiztegian inoiz ikusi arren. Nagusiek jaio berri eta umeei zuzenduta erabili ohi duten hitz ederra, ezpainetan gozotasuna nagusitzen zaigu hau erabiltzean. Atzo entzuten nuen eta orain etengabe erabiltzen dut, gauza xumeetan ezagutzen baita handia. Inoiz ez galtzea espero dudan ohitura da edonori AMANTE esatea.”

33) Nerea  “UHINA Gizakiaren gora-beherak olatuen arabera.”

34) Damian        “MOMORRO Badaude beste polit asko, “txilio”, “aintzira” eta hemen jada jarrita dauden asko.
Baina, momorro benetan hitz polita da, esanahiari bakarrik ez, soinuari begiratuz ikaragarri polita suerta daiteke. Xarmanta izan daiteke, amodioz betea maitaleari esanik. Baita norbait gogaikarria inguruan dugunean.
Baina batez ere lehen esan bezala, maite dugun edozeri “momorrotxo” deitzeak ez dauka parekorik.”

35) David      “Zoriontzua Gustiak beti zoriontzuak egon bear garelako bestela bizitza ez da izango faregarria eta zoriontua.

36) Iñaki       “Hitza. Soinua eta esanahiagatik”

37) Gorka “ATXINTXIKA Halaxe bizi garelako gaur egun.”

38) Silvia      “FIDELTASUNA. Bizitza honetan maite duzunarekiko fidela izan behar duzula,uste dudalako.
Bai bikotearengan,bai lanean edo bai lagunen erlazioan fideltasuna beharrezkoa da. Nitako bat infidela izango balitz ez nuke inoiz bakartuko. Fideltasunik baldin ez badago,errespetu eza agertzen da eta hori edozein motatako errelazioaren bukaera da.”

39) Mirian    “Neri asko gustatzen zait: pinpilinpauxa, egia da esateko era asko daudela baina gehien gustatzen zaidana hauxe da!!!”

40) Iñigo Aranguren           “KIRIKOKETA”

41) Olatz “PINPILINPAUXA Soinu goxoa eta alaia duen hitza da. Euskara ikasten dabilenari beti atentzioa deitzen dion hitza da.”

42) Julen.e        “MAITATU Beste norbaitekin harremana lortzen duzulako eta maitasuna aurkitzen duzulako.”

43) Leire  “BIZKAIA: Nire jaioterria delako.”

44) Susana    “Niretzat, ZELAIA, fonetika eta esanahia polit-politak direlako.”

45) Amaia            “IRRIA. Maite duzun jendeak IRRI egiten duenean, norberari ere beste irrifarretxo bat ateratzen zaio; lasaitasuna,alaitasuna, gustoko momentuen oroitzapena….sentimentu asko maite ditudanen IRRIAK ikustean sentiarazten dizkidatenak!”

46) L. Esuain     “ITSASOA Bere olatuen gora-beherak, bere indarra eta lasaitasuna, bere koloreak, bere neurriak, bere soinua; beti nere ondoan sentitu eta egon delako.”

47) Kresal “Orain dela hogei urte kresalarik gabe.”

48) Markel azkargorta          “KEMENA. Euskaldunak egunero euskaraz bizitzeko kemen behar dugulako. Traba ta oztopoak gainditzeko kemena behar dugulako. Aspalditik euskaldun zein euskal herritarrak kementsuak izan garelako ta kemen horrek bizirik mantententzen gaituelako. Aurrean ditugun erronka berriei KEMENEZ erantzun behar diogulako.”

49) JuhaneALTXALILIA Altxatzen den lilia…Xuberoan erabilik (Tximeleta bestetan), hitz horrek erakusten du nola euskara den batzuetan metaforikoa eta poetikoa. Olerkien hizkuntza, euskarak eskentzen digu horelko urrezko hitz ainitz.

50) Fernando Sebastian Sagardoy “NIRE, es una palabra tan abarcadora y con un gran signifidado para mi”