| Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak |
![]() |
|||||
Eusko
Ikaskuntza 1918an sortu zen Euskal Kultura babesteko eta garatzeko; xede
horretan, bere historia luzean, unean uneko egoera politiko eta sozialak
ezinbestean baldintzaturik ere, funtzio nabarmena bete egin du garrantzia
eta era askotako ekitaldi, topaketa, ikerketa, azterlan eta argitalpenen
bitartez.
Dinamika horretan, Eusko Ikaskuntzei buruz eginiko hamalau Kongresuak gertakari bereziak izan dira haietako bakoitzean ukituriko gaien egoera egiaztatzearren eta, sorrerako xedea betetzeari dagokionez, Eusko Ikaskuntzaren beraren mementoa aztertzearren. Ildo horretatik, Eusko Ikaskuntza mila urteko berrian sartzerarekin batera beste Kongresu bat, hamabosgarrena hain zuzen, egiteko prestatzen ari da. Kongresu honek azkenekoek baino izaera orokorrago izan nahi du eta, bizi garen gizarte, erakunde, teknologia eta politika koordenatu berrien barrenean, Euskal Herriko Arte, Kultura eta Zientziaren egungo egoeraz gogoeta egiteko aukera paregabea eskainiko digu. Gure ingurunearen eta gizartearen kokaera ulertzen ahalbidetzen duten faktore gailenen artean, zeintzuek Kongresu horretan ukitzekoak diren gai bakoitza garatzerakoan, besteak beste, marko gisa balioko duten, besteak beste, ondoko hauek aurki ditzakegu: globalizazioarekin zerikusia dutenak, mundu mailako eskalan errealitate hori ekonomia aldetik atzeraezin eta gizarte alderditik giza balioetan eskas azaltzen zaizkigunak; maila orokorrean eta tokiko mailan agertzen ari den gizarte zibilaren eginkizuna, gaur arte ezezagunak ziren agerpenak dituena, eta Euskal Herrian sakon ezarririk dagoena, askotan aitortzen ez bada ere; 1918koaz oso bestelakoa den Europa baten existentzia, Historian lehenengo aldiz horretan sartzen garelarik; teknologia berrien, informazioaren eta ezagutzaren gizarteak egun ezagutzen duen berebiziko garapena. Izan ere
testuinguru hori da arakatu nahi duguna, gure errealitatea baldintzatzen
duen heinean, hura abiapuntu harturik, Euskal Herriko Kultura, Arte eta
Zientziaren egoeraren diagnostikoa egiteko, teknologia berriek beren garapen
eta hedapenean eskaintzen dutenari arreta berezia eskainiz.
|
|||||
| 1.
Saila: Etorkizun bat gure iraganerako. Berrikuntzak Antropologia eta Kultura Ondarearen alorrean |
|||||
| 2.
Saila: Euskal Herria Europa berrian. Geografia, Historia eta Zuzenbidetik ikusia |
|||||
| 3.
Saila: Gizarte zibilaren ahotsa Euskal Herrian. Eragile berriak eta gizarte aldaketa milurteko berriaren atarian |
|||||
| 4.
Saila: Literatura eta Antzez arteak: zertan diren |
|||||
|
5.
Saila: Arte plastikoak: zertan diren |
|||||
| 6.
Saila: Ezagueraren gizartea eta Euskal Herria. Egoera eta etorkizunerako ikuspegiak. |
|||||
|
Gaien araberako banaketa horren bidez, hala kanpoko gertakari nabarmenen nola Euskal Herriko Kultura, Arte eta Zientziaren egoeraren diagnostiko eguneratua lortu nahi dugu, bai eta mundo mailako hedapenari begira, teknologia berriek eskaintzen dituzten posibilitateak arakatu ere. Gure iritziz, halaber, Kongresua guztiz esparru egokia izango da ba komunikazioak eta bai ikerlan bereziak aurkezteko ere. Lan horiek gizarte, ekonomia, zientzia, kultura eta arte eremuei dagozkie eta dagoeneko garatzen ari dira orain aurkezten dugun datorren Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresu honetan azaltzearren. |
|||||
| Donostia,
2000ko abendua
|
|||||