euskara | français | english

búsqueda avanzada | mapa web
Listado Cursos y JornadasListado Cursos y Jornadas
Eskualdea, europar batasuneko “kide” berriaren inguruabarrak Uda Ikastaroa

6 septiembre 2010 - 7 septiembre 2010 Donostia. Miramar Jauregia

Laburpena

Eskualde figura Europar Batasunean nahiko ezezaguna da. Kontzeptu ekonomiko gisa, edo konstituzional gisa aztertzen da maiz, ez hainbeste ikuspegi kulturaletik edo sozialetik. Europar Batasunean Eskualdeek duten lekua edo statusa galdera garrantzitsu eta nahiko aztertua izan da; baina Lisboako Tratatuarekin aldaketa eta abagune berriak zabaldu ohi dira, aztertu beharrekoak. Alderdi ezberdinak aztertu behar dira eskualdearen inguruan; ez bakarrik status konstituzionala; baita lurraldearen bilakaera integrazio prozesuan, eskualdeak eta hiritarrak; eskualdea eta etorkinak, merkatuaren kontzeptua, eskualdeak eta ingurumena, lan-harremanen esparrua, Estatuekiko dituen harremanak, elkarlanerako ikuspegia eta eskualdeen arteko elkarlana edo paradiplomazia. Ikastaroaren asmoa alderdi edo inguruabar ezberdin hauek jorratzea da, ohiko ikuspegi ekonomiko eta konstituzionalarekin batera eta kontzeptu berri bat proposatzea Euskal eskualdearentzako, alegia “Konstituzio-Eskualde Burujabea”.

Zuzendariak

Joxerramon Bengoetxea Caballero
Maite Zelaia Garagarza

Antolatzailea

Eusko Ikaskuntzaren Zuzenbide Saila
Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak

  • Zona Privada
  • Añadir a Favoritos Fr
  • Contacto
  • Acerca de...
  • Legal
  • Política de privacidad
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
XVII kongresua