Seminario: Lurraldetasunaren Kontzeptualizaioa

Proyectos

22/03/2016

Seminario: Lurraldetasunaren Kontzeptualizaioa

Con el seminario Lurraldetasunaren Kontzeptualizaioa se inició el 5 de marzo el proyecto “Libro blanco del (de los) territorio(s) de Euskal Herria” que se desarrollará hasta 2018.

Proiektu horretan bi emaitza nagusi planteatzen dira. 2016an zehar, “Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu berdea” landuko da; elementu objektiboak eta egungo egituraketa sozio-politikoan ikuspegi funtzionaletik ikusten diren aukera, ahulezia, behar eta erronka berriei buruz elkarrekin egindako azterketa jasoko ditu. Eta 2017an zehar, “Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria”, etorkizuneko soluzio eta erabakien proposamena, zeinean dauden kohesio mailak eta gobernantza eredu berriek dituzten aukerak identifikatuko diren. 

Martxoaren 5eko mintegia lurraldetasunaren kontzetualizazio partekatu berri baten garapenerako lehen pausoa izan da. Aipatutako kontzeptualizazioak “Liburu berdean” islatuko den egungo egituraketa soziopolitikoaren, zein “Liburu zurian” jasoko den ondorengo proposamen fasearen ardatzak markatuko ditu. 

Xede horrekin, egin beharreko lanean berebizko eragile eta pertsonak identifikatu eta bildu dira. Eta ariketa bat egin zen lurraldetasunaren artikulazio garaikidearen inguruan hurbilketa “kontzeptuala” finkatzen hasteko ikuspegi poliedriko bat kontuan hartuta. 

Horretarako, hiru dimentsioak ardatz hartuta, txostenak aurkeztu ziren, hiru dimentsioren baitan: dimentsio juridiko-politiko-instituzionala (Jule Goikoetxea eta Iñaki Lasagabasterren eskutik), dimentsio sozioekonomikoa-garapena-inguru fisikoa (Miren Larrea) eta dimentsio sinbolikoa (Koldo Díaz Bizkarguenaga, Estitxu Garai eta Nerea Jauregizuria). Jarraian, bildutakoak lantaldeetan jarrita, dimentsio bakoitzeko kontzeptu nagusiak eta ideia berriak identifikatu zituzten. 

Mintegiaren emaitzekin lehen txostena osatuko da eta hainbat eragilek kontrastatu eta aberastuko dute hura. 

Compartir:
Facebook Twitter Google Whatsapp