EuskarAbentura, Jzioqui dugu; bideak pizten

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta, EuskarAbentura 16 eta 17 urteko gazteei euskaldunei zuzendua dago.

Testuinguru ludiko eta esanguratsu batean gazte euskaldunen arteko euskara erabilera sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Área temática
El euskera ante el futuro
Categoría
Difusión
Estado
En curso
Período
2018-01-01-2018-07-31

 

EuskarAbentura abian da!

Uztailaren 1ean, EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 140 lagunek, ilusioz abiatu dira Mauletik. Espedizioa uztailaren 31ra arte luzatuko da eta Getxon (Bizkaia) bukatuko da 483 kilometro oinez, eta orotara 783 km, egin ondoren. 

Lehen esperientzia honetan 2001 eta 2002 urtean jaiotako 110 gazte bildu dira. Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteen gehiengoa emakumeak dira %65a (72 neska eta 38 mutil). Jatorriz %43a bizkaitarra da (48 gazte), %21a nafarra (23 gazte), %19a gipuzkoarra (20 gazte) eta %13a arabarra (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana eta diasporatik (Washington eta Patagoniatik) bi gazte parte hartzen dute espezio honetan.

Abentura honetan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egitearena da. Hori bai, aldez aurretik interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu behar zuten (aurkeztutako lanen azterketan Eusko Ikaskuntzaren laguntza jaso dute antolatzaileek).

ibilbidea

Lehen espedizioa, Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroko da: 

  • Uztailak 1, igandea. Maule
  • Uztailak 2, astelehena. Maule – Jutsi
  • Uztailak 3, asteartea. Jutsi – Donibane Garazi
  • Uztailak 4, asteazkena. Donibane Garazi – Auritz
  • Uztailak 5, osteguna. Auritz –Orreaga – Auritz
  • Uztailak 6, ostirala. Auritz – Zubiri
  • Uztailak 7, larunbata. Zubiri - Iruñea
  • Uztailak 8, igandea. Iruñea – Gares
  • Uztailak 9, astelehena. Gares – Lizarra
  • Uztailak 10, asteartea. Lizarra – Los Arcos
  • Uztailak 11, asteazkena. Los Arcos – Viana
  • Uztailak 12, osteguna. Viana – Añana – Gesaltza
  • Uztailak 13, ostirala. Añana – Argantzun
  • Uztailak 14, larunbata. Argantzun – Gasteiz 
  • Uztailak 15, igandea. Gasteiz – Agurain
  • Uztailak 16, astelehena. Agurain – Zerain
  • Uztailak 17, asteartea. Zerain – Tolosa
  • Uztailak 18, asteazkena. Tolosa
  • Uztailak 19, osteguna. Tolosa – Hernani
  • Uztailak 20, ostirala. Hernani – Irun
  • Uztailak 21, larunbata. Irun – Getari (Lapurdi)
  • Uztailak 22, igandea. Getari (Lapurdi) – Baiona
  • Uztailak 23, astelehena. Baiona – Irun
  • Uztailak 24, asteartea. Irun – Donostia
  • Uztailak 25, asteazkena. Donostia – Zarautz
  • Uztailak 26, osteguna. Zarautz – Itziar
  • Uztailak 27, ostirala. Itziar – Ekainberri – Zestoa
  • Uztailak 28, larunbatea. Itziar – Markina
  • Uztailak 29, igandea. Markina – Gernika
  • Uztailak 30, astelehena. Gernika – Bilbo
  • Uztailak 31, asteartea. Bilbo - Getxo

Etapa bakoitzaren amaieran ekintza desberdinak antolatuta dituzte (bisitak, proiekzioak, solasaldiak, kontzertuak, etab.), programa hori ezagutzeko EuskarAbentura kronograma kontsultatu

Abentura honen informazio gaurkotuena sarean egongo da eskura: euskarabentura.eus webgunean eta Facebook, Twitter eta Instagram-en @euskarabentura profilak jarraituz.

helburuak

  • Gazteen artean euskararen erabilera sustatu.
  • Euskal Lurraldearen ezagutzan sakondu.
  • Gazte euskaldunen sarea osatu.
  • Balore osasuntsuak sustatu: bizikidetza, ingurumenaren errespetua, genero berdintasuna, bizi ohitura osasuntsuak, etab.

lehen edizioa

2018ko lehen edizio honetan parte hartzeko, interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat (historikoa, literarioa, artistikoa edo musikala) aurkeztu behar izan zuten. 

2018ko gaiak honako hauek izan dira:

  • Euskara eta zure herria, adibidez:
    • Zure herrian euskarak duen egoera
    • Zure herriko toponimia
    • Zure herriko hizkuntza-aniztasunean euskarak duen tokia
    • Zure herrian euskara bultzatu duten pertsonak
    • Zure herriko euskalgintza
  • Euskara eta itsasoa, adibidez:
    • Euskal eta islandiar marinelen hartu-emanak
    • Euskal izeneko lekuak munduan zehar
    • Euskal piratak
    • San Frantzisko Javier euskalduna zela demostratzen duten frogak itsasoan gaindi
    • Euskal arrantzaleak Ternuan
  • Euskara eta emakumeak, adibidez:
    • Emakumeak eta hitzezko kulturaren transmisioa Sakana bailaran
    • Nokaren presentzia XX.mendean
    • Emakumeak eta bertsolaritza
    • Emakumeen papera Iparraldeko baserrietako ekonomian II Mundu Gerraren garaian

Harremanetarako

EuskarAbentura Elkartearen webgunean egitasmo honen informazio guztia:

www.euskarabentura.eus
info@euskarabentura.eus