2016ko ENE SARIA Argentinan da

Sariak

2017/01/19

2016ko ENE SARIA Argentinan da

Vitoria-Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean ospatu zen ENE SARIAren banaketa 2016an Argentinako Euskal Echea. Asociación Cultural y de Beneficencia elkarteak irabazitakoa.

Ekitaldian, urtarrilaren 18an ospatutakoa, Euskal Echeko lehendakari Simón Pedro Soroetek, Eusko Ikaskuntzaren lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Miren Arzalluzek parte hartu zuten.

Iñaki Dorronsorok nabarmendu zituen Euskal Echearen lana Argentinan, hedapen zabala lortzea ez ezik, euskararekiko duten lotura eta konpromisoa sendoa baita. Hala, Argentinan bakarrak dira euskara irakasgai kurrikalarra izatea lortu dutenak. Era berean, Eusko Ikaskuntzak bere aldetik, euskara eta euskal kulturaren alde lanean dihardu eta konpromisoa euskararekiko gakoa izan du, bai historikoki zein egun ere. Egun, Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak (E³) proiektuan murgilduta dago, hots, euskararen gizarte errealitatearen irakurketan sakontzeko ulertzen laguntzen duen perspektiba berria eskaini dezakeen baliabide osagarria sortzen.

Ondoren, Euskal Echeako presidenteak eskerrak eman zuen jasotako sariagatik, orain dela 100 urte baino gehiago abiatutako lanari jarraitzeko bidea ematen baititiolako aitorpen horrek hizkuntza, hezkuntza eta euskal kulturari eutsiz. Bere ostean, Begoña Muñizek, erakundeko euskara eta euskal kulturako koordinatzaileak euren jardueren berri eman zuen proiektatutako ikusentzunezko baten bitartez eta bere bizitzako pasarte berezia azaldu zuen: bere amona hil zorian zegoelarik jakin zuenean hizkuntza azterketa bat egin behar zuela "zertarako ingelesa, euskaraz baldin badakizu?" adierazi ziola. Orain euskarak gauza ugari eskaini dizkio.

Azkenik, Miren Arzaluzek euskal gizartearentzat diasporak, kasu horretan 113 urte baino gehiago duen erakunde batek ordezkatuta, duen garrantsiaz laburki berba egin zuen. Berak zuzentzen duen Etxepare Euskal Institutuak elkarlana eta komunikazioa bultzatu nahi baitu erakunde eta munduan zehar dauden euskaldun eta euskal zaleen artean.

Ekitaldiari amaiera emateko, Eusko Ikaskuntzaren lehendakariaren eskuetatik Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa banatu zizatien bertako ordezkariei. 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp