Carmelo Urdangarini omenaldia

Gure bazkideak

2017/04/12

Carmelo Urdangarini omenaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin zion Carmelo Urdangarin Eusko Ikaskuntzako bazkideari apirilaren 3an, "Oficios Tradicionales" bildumaren 14. alea argitaratu dela eta.

Ekonomialaria lanbidez, Carmelo Urdangarinek (Deba, 1932) enpresa munduan lan egin izan du eta, era berean, euskal etnografiarekiko pasioa garatu. Erretiratzeko momentua iritsi zitzaionean, azken lanbide tradizionalei buruzko lekukotzak biltzen hasi zen. Azken hogei urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, "Oficios Tradicionales" liburu bilduman argitaratu ditu lan horiek eta baita www.oficiostradicionales.net web orrian ere.

Eskulanen Maisu izendatzen zuen diploma eman baino lehen Ekonomia Sustapenerako diputatu Ainhoa Aizpuruk adierazi zuenez, “biziki garrantzitsua” da Urdangarinek bere bizitza guztian ezagutza “bildu, landu eta zabaltzeko” egindako ahalegina. “Ez bakarrik lanbide tradizionalen inguruko lanak eduki dezaketen interes sozial eta etnografikoagatik. Baita ere ondare baliotsua delako transmisioaren ikuspegitik, gure gizartean eskulangintzak eta artisautzak bere lekua daukala eta eduki behar duela uste dugunontzat ere. Gipuzkoan nahiz Euskal Herri osoan lanbide hauek bizirik mantentzen dituzten horientzat, hain zuzen. Gure arbaso eta herri kulturarekin lotzen gaituztelako, bai, baina gaur egun ere kalitate handiko produktu eta egiteko modua eskaintzen digutelako”, adierazi zuen Aizpuruk.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp