Ekintza ugari Kultura eta Identitateak lantzeko

Proiektuak

2017/05/17

Ekintza ugari Kultura eta Identitateak lantzeko

Errealitate sozio-kulturaleko eremuan garatzen ari den “Euskal Gizartea: kultura eta identitateak” proiektua irmo, urratsez urrats, ari da lanean.

Hurbilpen teoriko aniztasunetik abiatuta, gutxienezko kontsentsu eta norabide estrategikoak planteatzea euskal gizartearen inguruko azterketa osatua egiteko eta bere konplexutasuna ulertu ahal izatea da proiektuak bilatzen duena.  Bidea egiten hasi du dagoeneko, eta aurre-azterketa eta definizio fase baten ostean baditu zenbait hitzordu egutegian finkaturik hausnarketa gai hauei bidea emateko.

Halaber, komunikabideak eta herria, kultur sorkuntza eta gizartearen arteko harremana, identitatea eta aniztasunaren kudeaketa bezalako gai zehatzak lantzen joango da ekaina eta urria bitartean ezarritako hainbat mintegi eta bileretan.

Aipatu beharrekoa ere, lehenago aurreratu genuen bezala, 2017ko maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean ospatutako “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuan garatutako hainbat emaitzen jarraipena egingo da.

“Euskal Gizartea: kultura eta identitatea” proiektua EKINEZ programa osatzen duten gaietako bat da eta, berez, 2018an Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan aurkeztuko da. Bide honetan adituak, arituak eta herritarrak jarriko ditugu elkarlanean sareak sortuz, ideiak partekatzeko eta bide berriak sortzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp