Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: José Luis Larrea / Aránzazu Ibarrola

Solasaldiak

2017/09/06

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: José Luis Larrea / Aránzazu Ibarrola

Landu dituzten gaien artean: teknologiaren aukerak eta mehatxuak, ezagutza jarduera kolektibo gisa, edo pertseberantzia, prestaketa eta izpiritu kritikoa berrikuntzarako giltza gisa.

“Berrikuntza, izatekotan, soziala da, edo ez da berrikuntza; alabaina, hainbat adierazpide ditu”.

 

Aránzazu Ibarrola Segura

Gizarte-antropologian doktorea eta Psikologian eta Hezkuntza-zientzietan lizentziaduna.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko landa-garapenerako agentea (1993-1995)
Enpresen eta Berrikuntzaren Nafarroako Europar Zentroko (CEIN, SAko) koordinatzaile teknikoa (1996-2013)
Toki- eta landa-eremuko ETE eta herri-erakundeentzako ikerketan, aholkularitzan eta prestakuntzan aditua (2013-2017).
Gaur egun proiektuen koordinatzailea da Miguen Servet Navarrobiomed Fundazioko ikerketaren kudeaketa-unitatean.
Gainera, Laneko eta Erakundeetako Psikologia eman du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2007-2012).

José Luis Larrea Jiménez de Vicuña

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta Enpresa eta Lurralde Lehiakortasun, Berrikuntza eta Jasangarritasunean doktorea Deustuko Unibertsitatean.
Euskal Autonomia Elkarteko administrazioan, Hezkuntza Plangintza eta Administrazioko sailburuordea, Ogasun sailburuordea, Ogasun eta Finantza sailburua eta Ekonomia eta Ogasun sailburua izan da (1980-1995). Esparru pribatuan, Ibermatikako lehen exekutiboa (1995-2013) eta Euskalteleko lehendakaria (1996-1999) izan da.
Gaur egun, enpresen eta instituzioen aholkularia da eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Social Labeko Aholkularitza Kontseilua zuzentzen du. Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Orkestrako) ohorezko lehendakaria. 
Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: El desafío de la innovación, Tiempo ¿muerto? para innovar, Teoría (imperfecta) de la innovación eta Innovación abierta y alta cocina

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp