Urteko Galdera 2017: Jean-Michel Larrasquet / Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko Lehendakariordea

Urteko Galdera

2017/05/17

Urteko Galdera 2017: Jean-Michel Larrasquet / Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko Lehendakariordea

Zer da gizakia izatea gaur egun?

Gizontzea, eginik, Gizatiartzea, egiteko!

Gizakiek ihizlari-biltzaile gizartetatik oraingo gizarterarte bilakaera luzea bizi izan dute. Edgar Morin-i hartuko nioke ‘Lurra-Aberriaren’ ideia. Gizaki guziek zorte berdina partekatzen dute. Ezinbestekoa da hori ulertzea eta hortaz konzientzia hartu (hil ala biziko lanjerrak hor baitira ! Ordenik gabe : berotze kilmatikoa, orokortzen ari den osasun krisia, mehatsu finantzieroa, eraikitzaile baino suntsitzaileago den  ekonomia, basoen suntsitze masiboak, laborantza eta hazkuntza industrialak eta produktibistak, ezberdintasun erraldoiak, fanatismo erlijiosoa, armatze orokorra, batez ere nuklearra [gaur egun burutik ote dauden batzuen eskuetan !], gerrak planetaren toki askotan, eta sute orokor baten mehatsua segurkiez hain urrun …). Begiak ireki ditzagun eta heriotza baizik ez duten ekartzen logika horietatik aldendu gaitezen. Indar horiek untzi batetan eramaten gaituzte, oihalak betean ezarririk, lemarik gabe, kapitan gabe eta eskifai gabekoa, zuzenki hundituko den ekaitzera baizik ez doana !

Manipulatzaile horiek, ezen azkenean hau baita afera, ‘egia’ez dute ! Lan egiten dute zilotan, inoiz bata besteari lotu gabe eta dena zenbakietan itzultzen dute (BPG, garapen tasa, emankortasun,  estadistikak [beti ondo konpartimentatutako molde batez : industriaren emaitzak emanak dira ez berriztagarriak diren errekurtsuen kontsumitu duena eman gabe, ingurugiroan izan duen eragina aipatu gabe, enpleguan izan duen eragina ezta ere…] eta dena molde monetarioan adierazia…). Orokorki, ditugun informazioek gizakietaz oso irudi pobre eta okerra ematen diete gobernatzen gaituztenei. Zenbaki horietan ez dago arimarik, ez dago amodiorik, ez penarik, ez alegrantzairik, ez oinazirik, ez esperantzarik… Pentsamolde hau hastapenetik da eiharra, txikia,  ximeldua : gizakien kondizioa holan ulerturik, nola asma genezaken edozoin loratzerik ?

Jarraitu irakurtzen 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp