Urteko Galdera 2018: "Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?"

Urteko Galdera

2017/12/15

Urteko Galdera 2018: "Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?"

Hau izan da boto gehien jaso duen galdera.

"Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?" izango da 2018an zehar landuko dugun Urteko Galdera. 21 proposamen jaso genituen eta prozesu honetan parte hartu dutenek galdera hau lantzea erabaki dute beren botoekin. Hori bai, galdera bera laburtu dugu, irekiagoa izan dadin. Gainera, datorren urtean zehar ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan galdera honi ikuspegi ezberdinetatik erantzuten ere saiatuko gara. Eusko Ikaskuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu iritzia eman duzuen guztiei.

Urteko Galdera aukeratzeko prozesuak hiru fase izan ditu. Lehenbizikoan, galderak planteatzea eskatu genuen. Guztira, 21 proposamen jaso genituen. Bigarrenean, galdera hauen artean gustukoena aukeratzeko gonbidapena luzatu genuen. Boto asko jaso ostean, bost galdera bozkatuenen artean 2018an zehar erantzun beharrekoa zein izan behar zuen galdetu genuen. Bada, prozesua bukatutzat eman dezakegu. 

Ondorioz, 2018an zehar Euskonews aldizkarian “Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?” galderaren gaineko gogoeta egingo da. Momentu honetan, edozein ikuspegi eta diziplinatik galderari erantzuna emango dioten kolaborazioak jasotzeko epea irekita dago. Animatu zaitezte galderari erantzuna ematen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp