Vasconia 41

Argitalpenak

2017/12/19

Vasconia 41

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografia aldizkariko 41. alea argitaratu berri da.

Bertan, 2015tik-2017 urte bitartean egindako ikerketak argitaratzen dira. Hauetariko batzuk doktoregorako ikerketen barruan burutu dira. Ignacio Izaguirrek euskal jesuiten eragina Mindanaoko kolonizazioan aztertzen du. Eduardo Alonsok euskal parlamentarien ibilbideak Batzar nagusietatik Espainiako Parlamentura. Mikel Zabaletak, berriz, Bidasoaldean euskal abertzaletasunak izan zituen oztopoak zabalkundea lortzeko. David Motak, bigarren mundu gerratean espia bikoitza zenaren biografia. Nerea Perezek Iruñerriko bizi ziren auzoen eragina langile klasearen nortasunean. Joseba Agirreazkuenak Jose Miguel Azaolaren ekarpenak eta gogoetak euskal historiografiaren testuinguruan. Azkenik, euskal historiografiaren baitako 3 libururen aipamenak argitaratzen dira. 

Vasconia aldizkariaren 41 alearen argitapena, UPV/EHUko Biography & Parliament ikerketa talde sendoaren laguntzari esker egin dugu.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp