Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación

Egileak: Díaz Noci, Javier [et al.]

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
250 or. : ir. ; 24 cm
ISSN:
1137-4462

Laburpena

Eusko Ikaskuntzako Komunikabideak sailak bere Koadernoaren ale berri bat plazaratzen du: MEDIATIKA 6. Zenbaki honetan abiarazten duen garai berria komunikazioa ikertzera zuzenduko da, gogoeta kritiko eta disziplinartekoaren bidez eta kode berrietara zabalduz. Saileko ikerketaren alorrean honako lanak aurkezten dira: J. Larrañaga, M. Gabantxo eta A. Arangurenen Sei herri aldizkari: edukin azterketaren bidetik hurbilketa bat; S. Oregiren Euskarazko herri prentsa. Banaketa eta finantzaketara hurbilpena eta J. I. Aranesen La comunicación institucional y sus paradigmas: entre la racionalidad comunicativa y la lógica instrumental. Halaber, analisi pare bat bildu dira ale honetan: C. Garitaonaindiaren Las televisiones regionales en Europa eta B. Muñozen Comunicación, cultura y desigualdad social: interpretaciones contemporáneas. Dokumentazioaren alorrean C. Landa Montenegroren lana aurkezten da: Recopilación de Tesis Doctorales sobre Comnicación en las Universidades del País Vasco: una aproximación (1984-1995). Aipamen-oharren alorrean medien inguruko hainbat hurbilketa irakur daitezke, J. Fernández Sebastián, G. Toral, J.C. Miguel de Bustos, J. Díaz Noci, I. Azkoaga eta C. Arocenak eginak. Orobat, komunikazio esperientzia berriei eskaintzen zaien bigarren bloke bat planteatzen du MEDIATIKAK, hala nola Cero en conducta proposamena; Koldo Aginagaldek koordinaturiko Cara a cara topaketa foroa eta Imágenes gune grafikoa, A. Fernández Calle margolariaren lan erakusgarria biltzen duena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua