castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
KongresuakKongresuak
Oñatin (Gipuzkoa) 1918an egindako Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuaren ondoren sortu zen EI-SEV. Harrezkero, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuek eginkizun egituratzailea bete dute Elkartearen bizitzan, eta era berean EIk euskal kultura eta zientziaren aurrerapenari egindako ekarpen handietako bat dira.

Gerra Zibila piztu bitartean sei Kongresu egin ziren, gai monografikoei buruzkoak gehienak. Hego Euskal Herrian EIren jarduera debekatu zuten lau hamarkadetan beste bi Kongresu antolatu zituzten, Baionan eta Miarritzen. Azkenik, 1983tik aurrera erregulartasunez egiten ari diren Kongresuetan, euskal gizarteak aurre egin beharreko erronka handiak aztertzen dira, diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

[kongresu aktiboa]

[argitalpenak loturak]

Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: Garapen Iraunkorra - IT. etorkizuna

2005eko azaroaren 29 eta 30ean eta abenduaren 1ean Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Honako goiburuarekin:

“GARAPEN IRAUKORRA - IT. etorkizuna”

[gehiago]


  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela