castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: Garapen IraunkorraEusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: Garapen Iraunkorra

Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua
GARAPEN IRAUNKORRA - IT. etorkizuna

FITXA
Tokia:
Euskalduna Jauregia, Bilbo

Data:
2005eko Azaroak 29-30 - Abenduak 1

Antolatzailea:
Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua.
Garapen Iraunkorra-IT, etorkizuna: Ondorioak

1. Kongresuaren Ondorioak
2. Gazte Foroaren Ondorioak
3. Etorkizuna

1. Kongresuaren Ondorioak

Garapen Iraunkorra: aukera eta itxaropena

Aurreikusitakoaren arabera, Kongresua mugarri bat izan da Eusko Ikaskuntzaren Euskal Herriko Garapen Iraunkorrari buruzko Diziplina askotariko Programa Bereziaren barnean.

2004 eta 2005 urteetan lehen bi aldiak garatu dira. 120 pertsonak parte hartu dute bertan eta 2020 urtea horizonte zuen aldi prospektibo batekin abiatu zen lana. Horizonte horri dagokionez, faktore determinatzaileetarako aurreikus zitekeen bilakaera aztertu zen faktore anitzeko prozesu baten bidez; hasierako gidoia prestatu zen eta sei lan talde osatu ziren, ondoko alorrei dagozkienak: lurralde antolamendua, energia, garraioa, enpresa dinamismoa, ekonomia eta fiskalitatea eta gizarte alderdia.

1. aldian egoera aztertu zen Zer gertatzen da? galderaren ikuspegitik eta 2. aldian Nolako eragina du guregan? galderari erantzun zitzaion eta hausnarketa aldi bat ezarri zen, Kongresuaren oinarritzat balio izan zuena, bertan zehazten zirelarik iritsi beharreko helburuak eta lortu beharreko emaitzak, bai eta hartarako palanka gisako baliagarriak izan litezkeenak finkatu ere.

Alor horietako nazioarteko adituek parte hartu dute Kongresuan. Horiek interes handiko iritziak eta esperientziak ekarri dituzte Kongresu honen ondoko bi gogoeta aldiak garatzeko.

Kongresuan garrantzi berezia izan dute Ibarretxe Lehendakariaren hasierako mintzaldiak, Gobernatzeko Programan Garapen Irakunkorraz egiten den planteamendu estrategikoa azaltzen zuena, eta Bizkaia 21 programak, Foru Diputazioko sail guztiak biltzen dituena.

Lehenengo egunean funtsezko faktoreak kontrastatu ziren: hazkunde ekonomikoaren eredua bestela orientatzea, aurrerapena-garapena berriro definitzea, aginte publikoek eta fiskalitateak trakzio ardatz gisa esku hartzea; faktore erabakigarriak, hala nola petrolioan oinarrituriko eredua eta Europar Batasuna; konprometituriko helburuak lortu beharko lirateke: karbono kontsumo apaleko ekonomia, Garapen Iraunkorra lurralde antolamenduan eta garraioaren alorrean sartzea eta berrikuntza teknologiko eta sozial iraunkorrak bultzatzea; bidezko aurrerapen maila handiagoak eta lurralde eredu iraunkorra lortzea gogoeta sozialaren bidez.

Bigarren egunean “hiria berrasmatzea” izan zuten jardungai, eta alor horretan gizarte indarrek eginkizun erabakigarria dute. Antolamendua, plangintza eta jakintza oinarri harturik, herritarren partaidetzarekin batera, premiazkoa da eredu biologikoetan funtsaturiko hirigintza planteamenduetara iristea, etxebizitza eskuragarriak, espazio publikoa askatzea herritartasun elementu garrantzitsu gisa, garraioa aldatuz, material berriak erabiliz eta zaharberritzea bultzatuz, auzo aniztasuna balioestea eta landaren eta hiriaren arteko hitzarmena.

Hirugarren egunean, administrazio publikoen jarduera aztertu zen, eta herritarren, erakundeen eta ekonomia, enpresa, landa eta sindikatuetako eragileen parte hartzea sustatu behar duen programa politiko orokor bat iradoki zen. Aldaketa prozesu guztietan bezala, ezinbestekoa izango da berrikuntzaren laguntza, horren esanahirik zabalenean, zientziaren aldetik, teknologiaren aldetik eta horiek alor guztietan gauzatu beharreko aplikazio berritzaileen aldetik.

Bestalde, komunikazioen kopuru handia eta kalitate bikaina aipatu beharra dago, hasierako itxaropen guztiak gainditu dituen lankidetza guztiz garrantzitsua izan baita.

Azken gogoeta moduan, gure iritziz Garapen Iraunkorra beharrezkoa, nahitaezkoa, egokia da, onarpen kolektiboaren beharrean dago, mehatxu baino areago aukera bat da eta ez larritasunez baizik eta itxaropenez ikusi behar duguna, guztientzako aukera izango den eta kalitate hobeagoko bizitza eredu batera zuzenduriko aldaketa izango baita, ezkutuko eskaera soziala, hezkuntza eta komunikazioa oinarri izan beharko dituena. Ingurumen babesaren kontzientzia eta jarduera aurreratu batetik, ekonomia eta gizarte alderdiak integratzen hasiak dira jadanik.

[gora]

2. Gazte Foroaren Ondorioak

Egungo gazteek etorkizun hurbilean izango duten garrantzi erabakigarria kontuan harturik, gazte unibertsitarioek Kongresu paralelo bat egin dute. 16 lan taldetan eraturik lan egin dute.

Horien ondorioak funtsean bat datoz lan taldeetatik irtendakoekin eta bestelako garapen potentziala duten ideia osagarriak dakartzate, hala nola ekintzak abiarazteko ezinbestekoa den koordinazioa, gizartearen inplikazioa oinarritik egin beharreko aldaketaren faktore gisa, fiskalitatea energia aurrezkia eta eraginkortasuna sustatzeko, ingurunearen aberastasuna balioestea, kontzientziazioa haurtzarotik, aniztasun linguistiko eta kulturala indartzea, ingurumen faktorea industrian sartzea eta kontzientziazioa komunikabideen azpijokoa ekiditeko.

[gora]

3. Etorkizuna

Eusko Ikaskuntza bere Gogoeta Estrategikoaren prozesuko hirugarren eta laugarren aldiak abiarazten ari da guztiz irekiak dauden foro parte hartzaileeen bidez; hausnarketa egingo dugu “zer egin dezakegun eta zer egin behar dugun” gaiei buruz, Garapen Iraunkorra sozializatzea bideratuko duen jardunbidea irekiz eta administrazioekin, erakunde akademikoekin, sozialekin eta ekonomikoekin ahaleginak integratuz, jokabideak aldatzea helburu.

Azken laburpen gisa, Kongresuaren iritziz, ETORKIZUNA GEUK EGITEN DUGU ETA ETORKIZUN HORI GAUR HASTEN DA.

[gora]

  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela