Kongresuan zehar komunikazio askeak aurkez daitezke, ondoko bederatzi gaiei dagozkien alderdiak ekiten dietenak:
Komunikazioak Kongresuko lau hizkuntza ofizialetan aurkez daitezke: euskara, gaztelera, frantseas eta ingelesa. Batzorde Ebaluatzaile batek komunikazio egileek berek aurkeztu beharreko komunikazioak aukeratuko ditu, bai eta laburpen gisa edesleek irakurriko dituztenak ere.
Aurkezteko muga eguna: 2005eko uztailaren 30a.
1. Originalak euskarri informatikoan, Word programan aurkeztuko dira izena, artikuluaren izenburua eta erabilitako programa (PC edo Macintoshean ohikoak direnetako edozein) azalduz. Halaber, bi kopia entregatuko dira DIN A4 paper normalizatuan, alde batetik idatzia, tarte bikoitzean eta ezkerreko ertza ez da inoiz hiru zentimetrokoa baino txikiagoa izango.
2. Lanen luzera 12 orri ingurukoa izatea gomendatzen da. Orri guztiak zenbakituak izango dira, oharrak eta grafikoak barne.
3. Azaleko orri batean honako hauek ezarri behar dira: izenburua (zortzi hitzekoa gehienez, azpititulu batez lagundua hala behar izanez gero), egile edo egileen izena eta bi abizenak (bigarren izenaren iniziala bakarrik), norberaren datuak, etxebizitza, telefonoa, faxa eta lanaren amaiera data.
4. Lanak laburpen adierazgarri batekin lagunduko dira, gehienez 60 hitzekoa. Halaber, giltza-hitzak aipatu behar dira (zortzi gehienez) aipaturiko hizkuntzetan eta garrantziaren arabera ordenatuak.
5. Testuaren antolaketa egokiari begira, atalak ongi bereiztea kontseilatzen dugu, hartarako zifra arabiarrak bakarrik erabiliz, ondoz ondoko maila zenbakidunetan (1/1.1/1.2./1.3.../2 /2.1./2.2...). Ez dira zifra erromatarrak eta letrak nahasi behar.
6. Irudiak, grafikoak, taulak, etab. euskarri informatikoan aurkeztuko dira eta/edo paper begetal edo distirarik gabeko couché paperaren gainean, Txinako tintaz. Eskuzko idatziak eta fotokopiak ez dira onartuko. Irudien tamaina, erreprodukzioa egiteko behar bezain handia izango da. Euskarri informatikoan entregaturiko irudiei dagokienez, horien gutxieneko bereizmena 300 pp-koa izango da, 10 x 10 cm baino neurri handiagokoak eta helarazitako artxiboa TIFF, EPS edo JPG formatukoa izango da. Argazki-material guztiak ondoz ondoko zenbakiak izan beharko dituzte, sail bakar batean eta aurretik “Irudia” hitza (edo horren laburdura) dutela, dagokion oinarekin eta testuan non kokatzen den adierazten dela.
7. Aipamenak komatxoen artean edo kurtsibaz ezarri behar dira, eta testuan integratuak gehienez bi lerroko luzera dutenean. Aipamen luzeagoetarako, letra-tamaina txikiagoa erabiltzea gomendatzen dugu, baina paragrafotik bereizita eta lerro koskatuetan.
8. Oharrak ondoz ondoko zenbakiak izango dituzte eta orri azpian ipiniko dira argibide oharrak direnean eta lanaren amaieran, alfabetoaren arabera ordenaturik, bibliografia oharrak direnean. Bibliografia-oharpen laburtuaren arauak errespetatuko dira (ISO 690 erreferentzia bibliografikoak; UNE 50-104). Hau da: deiturak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (letra etzanez), argitalpen zenbakia, hiria: argitaletxea, urtea; orriak.
BIDANIA ARREOLA, Mikel. Artesanía y artesanos vascos, 1. arg., Bilbo: Editorial Vasconia, 1979; 422 or.
Delako erreferentzia bibliografia-unitate handiago baten zatia delarik “In:” preposizioa erabiliko da.
ZAMORA ELICEGUI, José A. “Piedad y venganza”. In: Anuario de Estudios Eticos, 2. zk., 1981. Salamanca; Universidad, 1982; 123-134. or.
9. Egile bakoitzak dagozkion datuak azaldu beharko ditu (unibertsitatea, ikerketa erakundeak, etab.).
Arau hauek zorrozki betetzea eskatzen da lanak hobeto argitaratzearren.
XVI. Kongresuaren harpidetza txartela behin betiko egitarauarekin batera bidaliko da.