Euskal Herriko oraingo eta geroko belaunaldientzat ongizate eta bizi kalitateko etorkizuna eraikitzerakoan funtsezko ardatzetako bat delako uste osoan, Diziplina askotariko Proiektu Berezi (DPB GI) bat abiarazi du Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos (EI-SEV) elkarteak, Garapen Iraunkorra kontzeptu generikoaren inguruan. XVI. Kongresua, proiektu honen mugarri izango da.