castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua:
GIZARTE AURRERAPEN IRAUNKORRERAKO BERRIKUNTZA

FITXA
Tokia:
Vitoria-Gasteiz Palacio de Congresos y Exposiciones “EUROPA”
 
Data:
2009 Azaroa 18-19-20
 
Antolatzailea:
Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos

XVII Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua.
Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

1. Gaiak
2. Helburuak
3. Norentzat
4. Dimentsioak

1. GAIAK

Mundu, eskualde eta toki mailako aurrerapena neurtzeko erabilitako adierazleen azterketatik abiatuz, zortzi dimentsio aukeratu ditugu. Horietako batzuk sortu berriak direla esan liteke. Dimentsio horiek oinarri hartuta, aurrerapenaren kontzeptua eta praktika handitu eta zehazteko gogoeta egin nahi dugu Euskal Herrian. Adierazle berriak edo gaur egun gero eta garrantzi handiagoa dutenak indartzea izan liteke XVII. Kongresuaren ondorioetako bat.
 
[gora]

2. HELBURUAK

1. Gizarte-aurrerapen iraunkorra helburu dela, berrikuntza jaso, bultzatu eta hari buruzko gogoeta egin eta kontzientzia sortzea.
2. Diziplinartekotasuna, belaunaldien arteko elkarrizketa, aukera-berdintasuna, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza berrien presentzia erraztea.
3. Proposamen teoriko eta praktikoetan eta horiek aurkezteko moduan berrikuntza sustatzea. Biltzarraren zeharkako helburu batek jasotzen du.
4. Eusko Ikaskuntzak sustatutako lanarekin bat egin nahi duten pertsona edo gizarte-eragileen parte-hartze zabala eta anitza bultzatzea, baita Entitateko kideena ere.
5. Eusko Ikaskuntzan burutzen diren eginkizun anitzak aberasteko xedez, testuinguruan kokatutako ideia eta jarduera sorrera bultzatzea.
 
[gora]

3. NORENTZAT

Eusko Ikaskuntza osatzen duten pertsona eta entitate guztientzat, baita euskal ikasketak ezagutzeko, sakontzeko eta haiei buruz hausnartzeko interesa duten pertsona guztientzat ere, direla Euskal Herrikoak edo munduko beste edozein lekutakoak. Orobat, parte hartzeko prozesuetan jendaurrean egiaztatutako hausnarketa zientifikotik ateratako emaitzak jasotzeaz arduratzen diren kultura- eta politika-erakundeentzat.
 
[gora]

4. DIMENTSIOAK

BERRIKUNTZA ABIAPUNTUAN ETA ZEHARKAKOTASUNEAN:

 GLOBALIZAZIOA 

GIZARTE TENTSIOA

GIZARTE SOLIDARIOA

GENERO SISTEMAK

JUSTIZIA

BIZI KALITATEA

GUZTIONARI BALIO HANDIAGOA EMATEA

GIZARTE MEMORIA

[gora]

 
  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela