castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Dinamismo apurtzailea. Globalizazioaren definizioak eta jardunak berezko dituzten garaikidetasun-ezaugarriei dagokien aldaketa-ikuspegia. Ikuspegi berria eta eraldatzailea ekartzera bideratuta dago, modu horretan egitura, balio eta jardunbide immobilistak bertan behera utzi eta proposamen berriak sor daitezen. Zerikusia du arlo ekonomikoaren, sozialaren, kulturalaren eta politikoaren mundu mailako hedapena eta interdependentzia onartzearekin.

Hedatzeko gaitasuna. Sarearen kontzeptua eta jarduna ditu adierazpide, eta baita azaltzen ari diren antolaketa-modu berriak ere, antzinako egiturak deuseztatzera datozenak. Horiek eskuragarriago egiten dute komunikazio mugagabea, eta bestelako partaidetza-moduak sorrarazten dituzte mikro eta makro mailetan. Era berean, harremanetako, partaidetzako eta laneko arlo berrien arteko interdependentzia ahalbidetzen dute.

Azaltzen ari diren ezaugarriak eta balioak. Azpimarragarriak dira kolektibotasunaren aberastasunari eta zentzu objektibo eta subjektiboari balioa ematen diotenak. Gauza bat beste era batera egitea objetiboki baloratzen da, eta subjektiboki baloratzeko ikasi duguna eta esperientzia berritzailean partaide diren lagunen bizi-esperientziak hartzen dira kontuan. Horrek etorkizuneko aldaketen aurrean autoestimazio eta autokonfiantza gehiago izatea ekar lezake, munduaren ikuspegi irekiagoa izatea, harremanak aberastea edota fatalismoak gainditzea, besteak beste.

Sormena eta eraldaketa. Berrikuntzaren bi aldeak dira. Sortzeak esan nahi du gauzak orain arte egin ez diren moduan egitea, adostuta, horrela komunitate edo gizaki talde batek izan ohi dituen arazoei aurre egiteko. Eraldatzeak esan nahi du gauzak egiteko modu berri horrek eragina duela komunitate edo taldearen bizi-kalitatean.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza