castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Justizia : Sarrera

Estatuek zigor penalak, eta neurri handi batean administratiboak, ezartzeko eskumena dutenez, esparru zabala dago dimentsio horri buruzko hausnarketarako. Ildo horretan, nahiz eta lurralde-erakundeok eskumenik ez duten zigor penal orokorrak erabakitzeko, Espainiako estatuan aukera dute arlo batzuetan zigorrak gauzatzearen inguruan erabakiak hartzeko: arau-hausle adingabeei ezarritako neurrien edota espetxeen kudeaketaren kasuetan (jakina denez eskumen hori ez da oraindik transferitu, nahiz eta Autonomia Estatutuan aurreikusita dagoen).

Erantzunaren ezaugarriak. Baina eskumenek arlo gehiago hartzen dituzte: baliabide materialak eta pertsonalak -epaileak, fiskalak eta erakunde judizialetako idazkariak izan ezik-, eta ondorioz, babes judizial eragingarria izateko eskubide konstituzionala bermatzeko inplikazio maila aztertu daiteke. Babes judizial eragingarria aipatzean erantzunaren azkartasuna eta kalitateaz ari gara.

Ebaluaziorako gakoak. Modu orokorragoan, Administrazioak herritarren eskariei ematen dien erantzuna aztertu egin beharko litzateke: edozein Administrazio publikora jotzeko herritarren eskura jartzen diren baliabideak; erantzuteko epeak; hizkuntza ulergarria; hizkuntza-koofizialtasuna gauzatzea. Era berean, arau-hauste fenomenoen aurrean erakundeen erantzuna ebaluatu beharko litzateke; arau-hausteen aurrean erantzun polizialaren egokitasuna neurtu; herritarren eskarien aurrean Administrazioaren erantzunaren kalitatea ebaluatu, eta auzibidea ez den bestelako aukerak aztertu: Bitartekaritza eta Arartekoa.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza