castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Gizarte memoria : Sarrera

Oroimena eta aurrerapena. Herrialde baten aurrerapen maila aztertzearen barruan sartzen da bere oroimenaren kudeaketa ere, etengabe eguneratzen doan ondare anitza den aldetik. Oroimena denboran aurrera ematen den prozesua denez, batzuetan esplizitu egiten da, baita zeharkako prozesuen bidez ere, alde indibiduala eta kolektiboa, oroimena eta ahanztura, eta iragana-oraina-etorkizuna hartzen duten prozesuen bidez, alegia.

Oroimenaren aniztasuna. Oroimena giza ahalmen konplexua da. Botere-harremanak adierazten ditu: gizonen eta emakumeen artekoak, talde dominatzaileen eta dominatuen artekoak, garaileen eta garaituen artekoak. Era berean, oroimen-adierazpenak sortu diren testuinguruekiko harremana dute.

Oroimena eta transmisioa. Azpimarratzekoa da gizarte-oroimenaren dimentsio bat, gizarte batek hurrengo belaunaldiei transmititzea garrantzitsutzat jotzen duena: jakintzen korpusari dagokio, eta horren baitan sartzen dira etorkizunean txertatu nahi diren pertsonak, gertakariak, tokiak eta garaiak ere. Etengabe landu eta birlandu behar da.

Oroimenaren kateaketa. Iragana, oraina eta etorkizunaren kontzeptua jarraitua da, osagai bakoitza birdefinitu egiten da eta modu horretan eguneratuz doa. Horregatik garrantzitsua da euskal gizartean diren kolektiboen historia sozial eta politikoaren oroitzapen/ahanzturaren prozesua identifikatzea eta lantzea.

Bazterretako oroimena. Oroimen tangentzialak norberaganatu eta esanguratsuak direnekin uztartzean datza, eta era berean, oroimen kolektiboek izan dituzten inpaktu hegemonikoak onartu eta gainditzean. Isiluneen tratamendua ere hartzen du bere baitan.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza