Bi generoetako lanek gaurkotasuna izan behar dute eta gaiek erlazioaren bat behar dute XVII Kongresurako ezarri diren jardunbideekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, gizarte solidarioa eta gizarte memoria).
Bi generoetako lanak ikus-entzunezko formatuan aurkeztuko dira. Genero dokumentalaren nahiz fikziozko generoaren kasuan, lanek 30 minutu iraungo dute gehienez eta nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
Jatorrizkoak DVD euskarrian aurkeztuko dira DVDan erreproduzitzeko. Dokumental edo fikzio-lan bakoitzaren hiru kopia aurkeztuko dira, batzorde zientifikoan nahiz pertsona ebaluatzaileen artean banatzeko.
Dokumental edo fikzio-lanekin batera, hauek jasotzen dituen word dokumentua ere bidaliko da: 1. Izenburua letra xehetan; 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Kongresukoen artean, jorratzen esparru tematikoa; 4. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 5. Lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab…), helbidea eta helbide elektronikoa barne; 6. Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne lanbide datuekin bat ez badatoz; 7. Lanaren bukaera-data. Egile bakoitzak bere lanbidearen datuak eman beharko ditu (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab.). Dokumentu hori 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar da.
Dokumental eta fikzio-lanekin batera, 60 hitz baino gutxiago izango ditun azalpen-laburpena ere bidaliko da. Era berean, gako-hitzak aipatuko dira (8 edo gutxiago), garrantziaren arabera ordenatuta. Dokumentu hori 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar da.
Word formatuko fitxategiak PC edo Mac sistemetan onartuko dira. Arial letra-motaz, neurria 10, lerroarte bakuna (tarte bakarra), paragrafoen artean tarte bakarra, eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Era berean, eta word formatuko fitxategiekin batera, dokumentu bakoitzaren kopia bana aurkeztuko da DIN A4 neurrian.
3, 4, 5 eta 6 puntuetan eskatutako material guztia helbide honetara bidali beharko da:
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua
Idazkaritza Teknikoa
Eusko Ikaskuntza
General Álava, 5, 1. solairua
01005 VITORIA-GASTEIZ
Batzorde Zientifikoak lan guztiak aintzatetsi beharko ditu eta gutxienez bi pertsona ebaluatzailek berrikusi beharko dituzte.
Arauok zehatz-mehatz bete daitezen eskatzen dugu, aurkeztutako lan guztiak hobeto prozesatu eta edizio-lan hobea egin ahal izateko.
Liburuek gaurkotasuna izan behar dute eta gaiek erlazioaren bat behar dute izan XVII Kongresurako ezarri diren jardunbideekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, elkartasuneko gizartea eta gizarte memoria).
Liburuen argitalpen-data ezingo da 2007aren ondorengoa izan eta nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
Liburu bakoitzeko hiruna ale bidaliko dira eta horiekin batera, hauek jasoko dituen word dokumentua: 1. Izenburua letra xehetan; 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Kongresukoen artean, jorratzen duen esparru tematikoa; 4. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 5. Egongo balira, lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab…), helbidea eta helbide elektronikoa barne; 6. Lanbideari buruzko datuekin bat ez badatoz, harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne; 7. Lanaren bukaera-data. Egile bakoitzak bere lanbidearen datuak eman beharko ditu (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab.). Liburuak eta dokumentua 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar dira.
Liburuekin batera, 60 hitz baino gutxiago izango dituen azalpen-laburpena ere bidaliko da. Era berean, gako-hitzak aipatuko dira (8 edo gutxiago), garrantziaren arabera ordenatuta. Laburpena 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar da.
Word formatuko fitxategiak PC edo Mac sistemetan onartuko dira. Arial letra-motaz, neurria 10, lerroarte bakuna (tarte bakarra), paragrafoen artean tarte bakarra, eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Era berean, eta word formatuko fitxategiekin batera, dokumentu bakoitzaren kopia bana aurkeztuko da DIN A4 neurrian.
3, 4 eta 5 puntuetan eskatutako material guztia helbide honetara bidali beharko da:
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua
Idazkaritza Teknikoa
Eusko Ikaskuntza
General Álava, 5, 1. solairua
01005 VITORIA-GASTEIZ
Batzorde Zientifikoak liburu guztiak aintzatetsi beharko ditu eta gutxienez bi pertsona ebaluatzailek berrikusi beharko dituzte.
Arauok zehatz-mehatz bete daitezen eskatzen dugu, aurkeztutako lan guztiak hobeto prozesatu eta edizio-lan hobea egin ahal izateko.
Posterrek gaurkotasuna izan behar dute eta gaiek erlazioaren bat behar dute izan XVII Kongresurako ezarri diren jardunbideekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, elkartasuneko gizartea eta gizarte memoria).
Posterrak nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
Posterretan adierazi beharko da lanaren izenburua, izenburuaren ingelesezko itzulpena, egile(ar)en bi abizen eta izena eta lanbideari buruzko datuak.
Egileak/ek nahi bezala banatu ahal izango du(te) posterretako informazioa.
Posterren neurria 120x80 cm izango da (bertikalean).
Poster-proposamenak aurkezteko epearen barruan, hauek jasoko dituen word dokumentua helaraziko da: 1. Posterraren izenburua letra xehetan; 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Kongresukoen artean, jorratzen duen esparru tematikoa; 4. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 5. Egongo balira, lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab…), helbidea eta helbide elektronikoa barne; 6. Lanbideari buruzko datuekin bat ez badatoz, harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne. Egile bakoitzak bere lanbidearen datuak eman beharko ditu (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab.) Dokumentu hori 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar da.
Poster-proposamenak entregatzeko aurreikusi den epearen barruan, 60 hitz edo gutxiago izango dituen azalpen-laburpena ere aurkeztuko da. Era berean, gako-hitzak aipatuko dira (8 edo gutxiago), garrantziaren arabera ordenatuta. Laburpena 2009ko maiatzak 30 baino lehen entregatu behar da.
Word formatuko fitxategiak PC edo Mac sistemetan onartuko dira. Fitxategi horiek Arial letra-motaz aurkeztuko dira, 10eko neurrian, lerroarte bakunez (tarte bakarra), paragrafoen artean tarte bakarraz, eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Fitxategi hauek ondoko helbide elektronikora bidaliko dira: kongresua2@eusko-ikaskuntza.org
Batzorde Zientifikoak aintzatetsi beharko ditu aurkeztutako poster-proposamen guztiak eta gutxienez bi pertsona ebaluatzailek berrikusi beharko dituzte.
Arauok zehatz-mehatz bete daitezen eskatzen dugu, aurkeztutako lan guztiak hobeto prozesatu eta edizio-lan hobea egin ahal izateko.
Erakusketa eta instalazioen gaiak erlazioaren bat izan behar du XVII Kongresurako ezarri diren jardunbide edo dimentsioekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, elkartasuneko gizartea eta gizarte memoria). Arte-erakusketa eta –instalazioen proposamenak banaka nahiz talde moduan aurkez daitezke. Onartutako proiektuei erakusketa-espazio bat esleituko zaie. Instalazioen kasuan, egileek proposatutako tokia kontutan hartuko da.
Hautatutako proposamenek birplanteamendua edo aldaketak jasan ditzakete behin-betiko onarpena jaso baino lehen, betiere, egileen esanbidezko baimenarekin eta onespenarekin eta faktore hauek direla medio; espazioaren berezko murriztapenak (sarbideak, pisuak, neurriak eta beharrezkoa izatekotan, batez ere instalazioen kasuan, korronte elektrikoaren potentzia), balizko hustearen segurtasunerako arriskua eta Kongresuan sor litezkeen eragozpenak (ikus esku hartzeko aukera ematen duten espazioen argazkiak). Ezin da ziurtatu hormak euskarri gisa erabiltzeko aukera egongo denik.
Proposamen jakin bat ezin bada proposatutako tokian bertan bideratu, baina ebaluatzaileek hautatu egin badute, Batzorde Zientifikoak eskubidea izango du egileek egoki deritzoten irudizko materiala edo argazkiak jartzeko panelen bidez proiektua aurkez dezaten proposatzeko.
Erakusketarako materialaren garraiotik eratorritako gastuak ez ditu ordainduko Kongresua antolatu duen erakundeak eta garraio horretan gerta litezkeen kalte edo eragozpenen erantzukizunik bere gain hartuko. Hala ere, lanen titulartasuna egileena izango da uneoro eta behar bezalako estalki zurrun eta babesgarriarekin aurkeztuko dira.
Erakusketak iraun bitartean, instalatutako material guztien dagokien asegurua izango dute.
Instalazio eta erakusketetan erabili beharreko materialek ez dituzte espazioak kaltetuko (ez diete elementu komunei eragingo) eta tokiko erabilpen-baldintzak ere ez dituzte eragotziko.
Kontutan hartuta eskuragarri dauden espazioek etengabeko joan-etorriak izango dituztela, erabiliko diren materialek ezingo dute hauskorrak edo erraz apurtzekoak izan, babes edo estalki egokia ez badute, bederen.
Argazkiak aurkeztekotan, euskarri zurrun batekin edo behar bezalako markoarekin egingo da.
Erakusketa eta instalazioen proposamenak aurkezteko epearen barruan, hauek jasoko dituen word dokumentua helaraziko da: 1. Erakusketa edo instalazioaren izenburua letra xehetan; 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Kongresukoen artean, jorratzen duen esparru tematikoa; 4. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 5. Egongo balira, lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab.), helbidea eta helbide elektronikoa barne (argitalpenean azalduko den helbidea da); 6. Lanbideari buruzko datuekin bat ez badatoz, harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne; 7. Gainera, erakutsi beharreko irudizko lanaren 6 argazki edo gutxiago bidali beharko dira (15x10 cm-ko neurrian edo handiagoan), edo erakutsi beharreko lanaren argazkirik ez balego, aurreko lanenak.
Erakusketa eta instalazioen proposamenak entregatzeko aurreikusi den epearen barruan, arte-proiektuaren azalpen-laburpena ere aurkeztuko da, word formatuan eta 60 hitz edo gutxiagotan. Era berean, proiektuan garatutako ideiei erreferentzia egiten dieten gako-hitzak edo termino espezifikoak (zortzi edo gutxiago) jasoko dira, garrantziaren arabera ordenaturik. Instalazio-proposamenen kasuan, beharrezkoa izango da memoria tekniko txikia aurkeztea, osagaien muntaia eta kokapena azaltzeko.
Word formatuko fitxategiak PC edo Mac sistemetan onartuko dira. Fitxategi horiek Arial letra-motaz aurkeztuko dira, 10eko neurrian, lerroarte bakunez (tarte bakarra), paragrafoen artean tarte bakarraz, eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Fitxategi hauek ondoko helbide elektronikora bidaliko dira: kongresua2@eusko-ikaskuntza.org
Batzorde Zientifikoak aurkeztutako poster-proposamen guztiak aintzatetsi beharko ditu eta gutxienez hiru pertsona ebaluatzailek berrikusi beharko dituzte. Aukeratutako proposamenen egileek proiektua bideratu eta esandako egunetan erakusteko konpromisoa hartuko dute.
Arauok zehatz-mehatz bete daitezen eskatzen dugu, aurkeztutako lan guztiak hobeto prozesatu eta edizio-lan hobea egin ahal izateko.
Komunikazioen gaiek erlazioaren bat izan behar dute XVII Kongresurako ezarri diren jardunbide edo dimentsioekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, elkartasuneko gizartea eta gizarte memoria).
Lanek argitaratu gabeak behar dute izan, eta beraz, ezingo da aurretik osoki edo zatika argitaratutako lanik aurkeztu.
Nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
Haien jarduera-arloko pertsona arduradunek aintzatetsi beharko dituzte lanak.
2009ko maiatzaren 30a baino lehen, gehienez 300 hitzeko luzera izango duen komunikazioaren laburpena entregatu beharra dago, 60 hitz baino gehiago izango ez duen laburpen adierazgarriarekin batera. Era berean, giltz hitzen aipamena erantsiko da (zortzi gehienez), garrantziaren araberako hurrenkeran. Laburpen hori euskarri informatikoan entregatuko da.
Jatorrizkoak euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, 2009ko urriak 30 baino lehen, word programarekin eginak (PC nahiz Macintosh sistemetan) Arial letra-motarekin, 10 neurrian, lerroarte bakunean (espazio bakarra), paragrafoen arteko tarte bakarrarekin eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Era berean, DIN A4 neurriko bi kopia ere bidaliko dira. Lanen luzerak 12 orrialdeen inguruan beharko luke egon. Orrialde guztiak zenbakia izan behar dute, ohar eta irudienak barne. Lanen luzera kontutan hartuta, ez dira aurkibideak argitaratuko.
Azaleko orri batean hauek jasoko dira: 1. Izenburua letra xehetan (zortzi hitz baino gutxiagotan, azpitituluz lagunduta beharrezkoa bada); 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 4. Lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab…), helbidea eta helbide elektronikoa barne (argitalpenean azalduko den izena da);5. Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne lanbide datuekin bat ez badatoz 6. Lanaren bukaera-data. Azal hori euskarri informatikoan aurkeztuko da 2009ko maiatzak 30 baino lehen.
Ekainaren 30ean ezagutaraziko dira onarturik gertatu diren komunikazioak.
Testua era egokian ipintzeko, era argian desberdindutako zatietan banatuko da, zenbaki arabiarrak eta elkarren segidan zenbakitutako mailak erabiliz; 1. (Letra larri eta lodiz), 1.1 (Letra xehe eta lodiz), 1.1.1. (Letra xehez), 1.1.1.1. (Letra xehe eta etzanez). Ez dira zenbaki erromatarrekin edo letrekin nahasi behar.
Ilustrazioak, grafikoak, taulak, etab. euskarri informatikoan aurkeztuko dira (tiff edo jpg formatuan, gutxienez 300 pp-ko bereizmenarekin) edota couché maté paper begetalean, tinta txinatarrez eta eskuzko idazketa nahiz fotokopiarik gabe, ez baitira onartuko. Neurria nahikoa handia izan behar da kopiak egin ahal izateko ( gutxienez, 10 x 15 cm).
Ilustrazioak korrelatiboki zenbakituko dira serie bakarrean, “Figura” hitza (edo laburtzapena) izango dute aurretik eta testuan duten kokapena adierazteko, dagokion legenda izango dute behealdean. Beste orri batean, ilustrazioen zerrenda egingo da, hauek jasoko dituena: 1. figura zkia., 2. oin edo legenda, 3. Hartzearen data, 4. egilea, 5. jatorria (artxibategia, argitalpena, etab.), 6. argitaratzeko baimena(egilearen jabetza ez diren kasuetarako).
Grafikoak eta taulak word-en txertatuko dira. Taulak egiteko ez dira tabuladoreak erabiliko, programaren beraren “taula” aukera baizik.
Zifrak komatxoen artean eta testuan txertaturik joango dira bi lerro baino gehiago ez dutenean. Zifra luzeagoetarako, neurri txikiagoa erabili behar da, paragrafotik bereizi eta paragrafoetan koska erabili.
Oharrak zenbaki arabiarrak baliatuz eta korrelatiboki zenbakituko dira eta, azalpen-oharrak direnean, orrialdearen behealdean jarriko dira edo, erreferentzia bibliografikoak direnean, lanaren amaieran.
Notazio bibliografiko laburtuaren arauak beteko dira (ISO 690 eta UNE 50-104 erreferentzia bibliografikoak). Alegia: abizenak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (etzanez), edizio-zenbakia, hiria: editoriala, urtea, orrialde-kopurua.
BIDANIA ARREOLA, Mikel. Artesanía y artesanos vascos, 1. edizioa. Bilbo : Vasconia argitaletxea, 1979; 422 orr..
Erreferentzia unitate bibliografiko handiago baten zati denean, honela jarriko da:
ZAMORA ELICEGUI, José A. “Piedad y venganza”. Ikus: Anuario de Estudios Éticos, 2. zkia., 1981. Salamanca : Unibertsitatea, 1982; 123-134 orr.
Komunikazioak aurkezteko 5, 6 eta 7 puntuetan eskatzen den dokumentazio guztia ondoko helbide elektronikora bidali behar izango da: kongresua2@eusko-ikaskuntza.org
Arauok zehatz-mehatz bete daitezen eskatzen dugu, aurkeztutako lan guztiak hobeto prozesatu eta edizio-lan hobea egin ahal izateko.
Ikerketa proposamen eta proiektuek zerikusia izan beharko dute XVII. Kongresurako adostutako gaiekin (hauek dira ezarritako ardatzak: Berrikuntza, Bizi Kalitatea, Guztionari Balio Handiagoa ematea, genero sistema, Gizarte Tentsioa, Globalizazioa, Justizia, Gizarte Solidarioa eta Gizarte Memoria). Ikerketa proiektuak banana edota xede horretarako sortutako taldean aurkeztu daiteke. Mintegiko lan-saioetan aurkezteko onartzen diren proposamenak azaltzeko denbora mugatua izango da. Azalpenetan ohiko ikus-entzunezko baliabideak erabili daitezke, baita baliabide informatikoak ere.
Lanek argitaratu gabeak behar dute izan, eta beraz, ezingo da aurretik osoki edo zatika argitaratutako lanik aurkeztu.
Nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
Haien jarduera-arloko pertsona arduradunek aintzatetsi beharko dituzte lanak.
Edonola ere, ikerketa proposamenak eta proiektuak idatziz bidali beharko dira (7-8 orriko testuak bidaltzea gomendatzen da- gehienez 10 eta gutxienez 5). Memorian ikerketaren (bukatua egon edo ez) gairik esanguratsuenak laburtzeaz gain, bereziki azalduko dira: perfilatutako helburuak, analisia egiteko erabilitako metodologia, hipotesi orokorrak/zehatzak eta horrelakorik balego, jardunbideak eta parte-hartze praktikoa/aplikatua. Era berean, landa-lanari buruzko xehetasunak (horrelako lanik egin bada) emango dira, balizko ondorioei edota aurreikusitako emaitzei hurbilketa egingo da eta oinarrizko erreferentzia bibliografikoak aipatuko dira.
Jatorrizko testuak euskarri informatikoan (word formatuan) aurkeztu behar dira, 2009ko urriak 30 baino lehen, (PC nahiz Macintosh sistemetan) Arial letra-motarekin, 10 neurrian, lerroarte bakunean (espazio bakarra), paragrafoen arteko tarte bakarrarekin eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 cm-ko tartea utziz. Lanen luzerak 12 orrialdeen inguruan beharko luke egon. Orrialde guztiak zenbakia izan behar dute, ohar eta irudienak barne. Lanen luzera kontutan hartuta, ez dira aurkibideak argitaratuko.
Azaleko orri batean hauek jasoko dira: 1. Izenburua letra xehetan (zortzi hitz baino gutxiagotan, azpitituluz lagunduta beharrezkoa bada); 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Egile(ar)en bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 4. Lanbideari buruzko datuak (unibertsitatea, ikerketa-erakundeak, etab…), helbidea eta helbide elektronikoa barne (argitalpenean azalduko den izena da);5. Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia, helbide elektronikoa barne lanbide datuekin bat ez badatoz 6.Lanaren bukaera-data. Azala euskarri informatikoan aurkeztuko da 2009ko maiatzak 30 baino lehen.