Konplexutasuna eta aberastasuna. Ondasun materialen eta ez-materialen multzoa da, eta horien gaineko jabetza, ardura eta erabilera hiritar guztiei dagokie. Pertsonen eta euren gaitasunen garapenerako ezinbesteko gunea da, ondasun komun gisa zaindu eta errespetatu behar dena. Alde publikoan bat egiten dute gizakion ahalmenak eta elkarrekiko mendekotasunak, nahiz eta itxuraz entitate autonomoa dirudien. Bere erabileren eta esanahien negoziaketari dagokionez hainbat iraunkortasun maila eskaintzen ditu. Bere aldakortasunari esker, birnegoziatu egin daiteke eskubide eta gizarte-betebeharrekin lotutako beharrei eta eskakizunei erantzuteko, eta baita azaltzen ari diren beharrei aurre egiteko ere.
Zaintzaren osotasuna. Pertsonak alde publikoaren arduradun egitean, zehaztu egiten da publikoa dena, eta testuinguru jakin batean oinarritutako esparruan kokatzen da. Testuinguru horretan, dimentsio fisikoak, elkarreraginarekin lotutakoak eta emozionalak errealitatea eraikitzen dute, eta baita horren interpretazioak eta esanahiak ere, denboran mugatutako gizarte-harremanetan adierazten direnak. Modu horretan desegin egiten da esparru hegemonikoaren eta hiritarren ardurari dagokion esparruaren arteko bereizketa zurruna. Ondasun publikoak hainbat arlotakoak dira, hala nola, hezkuntza, osasuna, gobernua, kultura, aisia edota mugikortasuna.
Partekatutako arduraren balioa. Horregatik oso garrantzitsua da pertsonak euren nortasun bikoitzean sentsibilizatzea, hau da, indibidualki eta era kolektiboan. Modu horretan herri-ondasuntzat hartuko dira herritarren partaidetzatik abiatuta eta horren bidez sortutako gizarte-indarrak. Publikoa denaren kudeaketa egokiaren bidez nortasun kolektiboaren malgutasuna sendotuko da, euskal gizartearen aurrerapen benetakoa eta iraunkorra ziurtatzeko.