Generoaren inguruan. Botere-harremanek osatzen duten prozesua da, non diferentziak desberdintasun bilakatzen diren. Beraz, generoak emakume edo gizon kategoria adierazteaz gain bi kategoriak lotu eta elkarrekiko mendeko egiten ditu sistema hegemonikoaren barruan. Desberdintasunezko harremanak jardunari eragiten dio, baina aldi berean jardunak ere egituraren eraldaketan eragiten du. Hori guztia egoera historiko jakinetan murgilduz ikusi eta aztertzen da.
Aurrerapenarekiko harremana. Beharrezkoa da botere-harremanek berezkoak dituzten desorekak aurkitzea, naturalizatu egiten baitituzte adierazpenak eta emetasunari eta maskulinotasunari lotutako desioak, gizarte-malgutasunerako oztopo diren rol estatikoak finkatzen dituztenak. Zaintza-ardurekin lotutako lanean eta bizitza pertsonala, soziala eta lanekoa bateratzeko zailtasunetan ematen den sexu bereizketan aurkituko ditugu aurrerapenaren adibide negatiboak. “Norbere denboraren” kontzeptua sartu da.
Boterearen zirrikituak. Kualifikazio profesionala izan arren, emakumeek zailtasunak dituzte lanpostuak eta ardura-karguak eskuratzeko, eta garrantzitsua da hori ere argitzea. Kasu askotan, zailtasun horrek zerikusia du kristalezko sabaiaren metaforan agerian gelditzen diren balazten ikusezintasunarekin.