castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Gizarte tentsioa : Sarrera

Aldaketaren azterketaren ikuspegitik. Indar kontrajarriek eta horiek aktibatzeak –barrutik zein kanpotik- sorrarazten duten energia da, gizarteak berezko duena. Hainbat ezaugarri ditu, besteak beste, arreta, emozioa, oreka, apurketa. Tirabira-kategoriak izan litezkeenei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira: negatiboa, suntsitzailea, positiboa, kritikoa eta sortzailea. Baina, era berean, garrantzitsua da zenbait gizarte-indarrek tirabira negatiboak eta suntsitzaileak birbideratzeko duten gaitasun eraldatzailea aztertzea.

Gizarte-inpaktua kontuan hartuta. Indarkeria politikoa eta generoaren ingurukoa aztertzeak duen garrantzia, sorrarazten duten gizarte-inpaktua dela eta. Gauza bera esan liteke apatiarako arrazoien eta indarkeria politikoak sortzen duen gizarte-nekearen inguruko hausnarketari buruz ere. Genero-indarkeriaren kasuan, desagerrarazteko urratsak ematen ari badira ere, hausnarketa egin liteke gizartearen, kulturaren eta erakundeen aldetik dagoen gutxiespenaz eta horrek ezabatzeko zailak diren kultur aginduekin duen harremanaz.

Gaitasun berritzailea. Tirabira-iturri sortzaileak antzemateak lotura estua du euskal gizartearen aurrerapen iraunkorrarekin. Kasu askotan, alboetan egon daitezke, eta ez antzeman, kode eta praktika berriak dituztelako adierazpide.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza