castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Eusko Ikaskuntzaren XVII. KongresuaEusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Proposamenak aurkezteko arauak

 
EUSKO IKASKUNTZAREN XVII. KONGRESUA
Zuzendaritza eta koordinaziorako proposamenak aurkezteko arauak
 
 
 
Behin Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan garatu beharreko eduki eta jardunbideak zehazturik, bertan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabaltzen da. LEHEN aldi honetan, deialdiaren hartzaileak, funtsean, kongresuaren eduki zehatzak bideratuko dituzten ekitaldiak zuzentzeko, antolatzeko nahiz koordinatzeko erantzukizuna beren gain hartu nahiko luketen pertsonak dira.
 
Era orientagarrian, Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua egituratzen duten 9 sinposiumen esparruan sartuko liratekeen jarduerak antolatzeko nahiz koordinatzeko proposamenei dagokienez, ondoko formatuetako bat aipa dezakete:
· Komunikazio ekitaldiak: Kongresuan landu beharreko gaiei dagozkien eduki teorikoak garatuko dituzten ekitaldiak antolatu, koordinatu eta dinamizatzea izango litzateke egitekoa. Ekitaldi horietan komunikazioen aurkezpena sartuko litzateke, kongresuetan edo bilera akademikoetan ohikoa den estiloari eta metodologiari atxikiz.
 
· Lan mahaiak: bereziki Kongresuko gairen batekin zerikusia duten esperientzia praktikoak edo aplikatuak ezagutarazten dituzten ekitaldi batzuen antolaketa, koordinazio eta dinamizazioaren ardura.
 
· Posterrak: Kongresuan tratatu beharreko gaiekin zerikusia duten edukien –teorikoak edo praktikoak (esperientziak)– poster formatuan, testua eta irudiak era eskematikoan konbinatuz, aurkeztea izango litzateke egitekoa.
 
· Liburu, dokumental eta abarren aurkezpena: Kongresurako izendaturiko jardunbideekin loturiko liburuak, dokumentalak, ikusentzunezkoak edo gaurkotasunezko materialak aurkeztea eta ezagutaraztea helburu izango duten ekitaldiak antolatzea. 
 
· World kafetegia: pertsonak elkartzeko aldia eta gunea antolatzea, halako eran non, giro informal batean, ideiak sortu, ezagupenak eta pertzepzioak trukatu, arazoei soluzioak iradoki… litezkeen. Kasu honetan, world kafetegian lantzeko gaiak (edo gaiek) Kongresuaren zenbait lan ildorekin bat etorri beharko luke(te).  
 
· Ikerketa proiektuen emaitzak aurkezteko mintegia: buruturik dauden (edo lantzen ari diren) proiektu batzuen ondorioak ezagutaraztea edo horien inguruan eztabaida eta gogoeta sortzea helburu izango duten lan ekitaldiak antolatzea eta koordinatzea, proiektu horien edukiak betiere Kongresuaren ardatz diren gaiekin bat etorriz gero.  
 
· Arte adierazpenak: arte adierazpen moldeak antolatzea eta aurkeztea, horien edukiak lotura izan beharko duela kongresuaren gai ildoetako batekin edo, era generikoan, Kongresuak landu nahi dituen helburuekin. Adierazpen horiek performance, arte instalazio, erakusketa, ikusentzunezko moldekoak izan daitezke.
 
· Gazteen partaidetza: gazteen ekarpen moldeak antolatzea eta aurkeztea. Partaidetza aukera desberdinek Kongresuan landu beharreko gaiei dagozkien edukiak garatzea izango dute helburu, lan teoriko, esperientzia praktiko eta arte adierazpenen bidez, besteak beste.
 
Adierazitakoez gainera, bestelako formatu motaren bat planteatzea onartzen da; halakoa aztertu egingo litzateke eta, egokia gertatuz gero, Kongresuaren Batzorde Zientifikoak onartu ahal izango luke.
 
Nolanahi ere, idatziriko proposamenak, gutxienez, ondoko edukiak bildu beharko lituzke: garatu beharreko formatu mota, dagokion gai esparrua, proposamenaren interesa edota ekarpen bereziak eta beraren ezaugarri nagusiak.
 
Kongresuaren antolatzaileek gonbidatu eta animatzen ditu interesaturiko pertsona guztiek ekitaldien zuzendaritza eta koordinaziorako proposamenak bidaltzera, ondoren zehazten diren arauei men eginez betiere.
 
1.- Proposamenak aurkezteko idazkiak
Zuzendaritza eta koordinaziorako proposamenak idatziz aurkeztu beharko dira Euskal Herriko hizkuntzetarik batean: euskara, gaztelania eta frantsesa. Horietaz gainera, ingelesez idatziriko proposamenak onartuko dira.
Nolanahi ere, proposamenak aurkezteko erabilitako hizkuntzak proposaturiko jardueraren garapenean erabilitakoarekin bat etorri beharko luke (kongresuaren osoko bilkuretan bakarrik erabiliko da aldi bereko itzulpena).
 
Gehienez hiru orri luze izango da eta inola ere ez du 10.500 karaktere (hutsunekin) baino gehiago izango, bibliografia barne (gehienez 5 sarrera bibliografiko onartuko da).
 
Tipografia Times New Roman izango da, 12 neurrikoa. Lerroartea hutsune batekoa izango da. Orrialdeek goiko eskuin bazterrean eramango dute zenbakia.
Proposamenen edukia izango duten testuak WORD formatuan bidali beharko dira. Gainera, material laguntzailea eransteko aukera dago, proposamena bultzatzeko egokia iritziz gero (argazkia, bideoa, etab.).
 
2.- Izenburua eta proposamenaren egileak
Proposamenak izenburu bat izango du eta horren azpian egilearen izenak agertu beharko du. Gehienez bi egileren izenak agertuko dira zuzendaritza nahiz koordinazio proposamen bakoitzeko.
 
Izenaren ondoan proposamen egile bakoitzaren ondoko datuak agertuko dira:
 
3.- Proposamenak bidaltzeko eta onartzeko epeak
 
Proposamenak bidaltzeko eta horien onarpena baieztatzeko edo ezeztatzeko egutegia ondokoa da:
 
  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela