castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Ikastaro eta Jardunaldien zerrendaIkastaro eta Jardunaldien zerrenda
Euskal txistukarien neutralizazioa eta gaztelaniazko sisipasa

2009 ekaina 15 Bilbao. Universidad de Deusto. Edificio del Centenario. Aula 207 bis

Laburpena

Euskal Herriko gaztelaniaren sisipasa grafikoaren azterketak euskal txistukarien neutralizazioaren historia aztertzea dakar aldi berean. Neutralizazio horren geografia eta diakronia aski konplexuak dira, geroago ikusiko dugunez. Horrek, kasu askotan, zaildu egiten du euskaraz egiten zen eskualdeko gaztelaniazko testu baten sisipasa euskal esearen eta zetaren arteko kontrasterik ezari egozten ahal diogun jakitea. Labur bada ere, antzinako testu elebidun batzuetan aurkituriko erakusgarriak errepasatuko ditut. Ez da erraza erabakitzea bi hizkuntzetako zeinetan hasi zen neutralizazioa. Arazo hau argitze aldera eta konparazio puntu gisa, gure begien aurrean gertatzen ari den beste aldaketa batez arituko naiz: Bizkaiko parte batean eta afrikari idatzien artean gertaturiko neutralizazio berria, denboran eta espazioan Bilboko gaztelanian alofono horzkarien agertzearekin batera gertatu dena.

Hitzaldiak ikuspegi osoa emango du, zorrotza ikuspuntu teoriko-metodologikotik eta biltzailea eraketa-oinarri dtuen datuei dagokienez, euskal-erromantzearen esparrurako bereziki garrantzitsua den fenomeno linguistikoari buruz. Hala, gaztelaniazko sisipasa eta euskararen txistukarien desfonologizazio prozesua, erlazionaturiko prozesu linguistiko gisa aurkezten dira, oraindik zehazteko dagoen maila batean.

Proposaturiko gaiak erlazio estua du Deustuko Unibertsitatean ibilbide luzea egin duen ikerketa lerro batekin, hots, euskal-erromantze linguistikarekin, baita sisipasari buruz gauzatzen ari den ikerketa proiektu zehatz batekin ere.

Hizlaria

Jose Ignacio Hualdek hizkuntzalaritzako doktoregoa hartu zuen University of Southern California-n 1988an. Gaur egun irakaslea da Espainiera, Italiera eta Portuges Sailean, University of Illinois at Urbana-Champaign delakoan. Hainbat obra idatzi ditu, hala nola: Basque phonology (1991), Euskararen azentuerak (1997) eta The sounds of Spanish (2005). Egilekidea izan da The Basque dialect of Lekeitio (1994) eta Introducción a la lingüística hispánica laneta, baita beste batzuen argitaratzailekidea ere: Generative studies in Basque linguistics (1993), Towards a history of the Basque language (1995) eta A grammar of Basque (2003). Halaber, artikulu ugari argitaratu ditu euskararen eta erromantzearen fonologiari buruz eta horrekin zerikusia duten gaiei buruz.

Hizkuntza

Gaztelera

Antolatzailea

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatua Saila

Batzorde Antolatzailea

Carmen ISASI, Alex IRIBAR, Itziar TURREZ

Kolaboratzailea

Deustuko Unibertsitatea






Ordua

12:00etan

Prezioak

SARRERA LIBRE

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
XVII kongresua