castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Ikastaro eta Jardunaldien zerrendaIkastaro eta Jardunaldien zerrenda
Gaurko Euskal Haur eta Gazte literatura Hitzaldi zikloa

2012 otsaila 21 - 2012 maiatza 3 Leioa. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Juliana de Agirrezabala Aretoa

Gehiago ...

Laburpena

Zortzigarren aldiz eratzen dugun Gaurko Euskal Literatura Hitzaldi Zikloak beti bezala idazleak jarri nahi ditu irakurleekin elkarrizketan, kasu honetan Unibertsitateko irakurleekin. Aldez aurretik lanak eskolan irakurri ondoren, ikasleek idazleak ezagutzeko aukera dute, eta euren artean sortzen den elkarrizketak bide zabalagoa ematen dio testuaren ezagutzari. Aurton Euskal Haur eta Gazte Literatura izango da mintzagaia eta hiru egile ospetsu gonbidatuko ditugu: Kirmen Uribe, Juan Kruz Igerabide eta Xabier Olaso. Uribek Garmendia pertsonaia asmatu du eta bere ibilerak irakurle handiak lortu ditu euskal literaturan. Juan Kruz Igerabideren 44 lan itzuli dira beste hizkuntzetara batez ere Jonas pertsonaiaren egile bezala da ezaguna, eta Euskadi Saria jaso zuen 1999. urtean. Xabier Olasok ere Sari berbera jaso zuen 2005. urtean. Itzal handiko hiru egile, zalantzarik gabe.

Eusko Ikaskuntzarekin batera EHUko Euskarako Errektoreordetzak laguntzen du Hitzaldi Ziklo hori.

Antolatzailea

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saila

Eratzailea

Jon Kortazar

Laguntzailea

EHU

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza