castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Baldintza partikularrakBaldintza partikularrak

Kontratazio baldintza partikular hauek gure webgunean, WWW.EUSKOSHOP.COM, egindako merkataritza transakzio guztie aplikatzen zaizkie. Domeinu horren titularra EUSKO IKASKUNTZA / SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS (EI/SEV) da.

EI/SEVek beretzat erreserbatzen du webguneko eskaintza komertziala edozein unetan aldatzeko eskubidea (produktu, salneurri, promozio eta bestelako merkataritza eta zerbitzu baldintzen gainean), nahiz eta aldaketa horiek ez zaizkien aplikatuko jadanik egindako kontratazioei.

EI/SEVek ahalegin guztiak egiten ditu, bere baliabideen arabera, webgunean eskaintzen den informazio guztia egiazkoa eta huts tipografikorik gabea izan dadin. Uneren batean era horretako hutsen bat gertatzera, EI/SEVen gogoaz bestera betiere, hura zuzentzeari ekingo lioke berehala.

Erakutsitako prezioetan hutsen bat izatera eta bezero batek huts horretan oinarrituriko erabakiren bat hartuko balu, EI/SEVek huts hori jakinaraziko dio bezeroari eta bezeroak bere erosketa suntsitzeko eskubidea izango du inongo kosturik gabe bere aldetik.

WWW.EUSKOSHOP.COM webgunearen edukiek, inoiz, behin-behineko informazioa eskain lezakete zenbait produkturen ezaugarriei buruz. Eskainitako informazioa produktuaren ezaugarriei ez egokituz gero, bezeroak bere erosketa suntsitzeko eskubidea izango du inongo kosturik gabe bere aldetik. EI/SEV ez da erantzulea, ez zuzenki ez zeharka, WWW.EUSKOSHOP.COM webguneak merkaturaturiko produktuen kalitateaz, segurtasunaz edo fidagarritasunaz. Erantzukizuna betiere produktu horien fabrikatzaileena edo banatzaileena izango da. Bezeroak ulertzen du EI/SEV beraren eta aipatu fabrikatzailearen edo banatzailearen arteko bitarteko husa dela.

1. Internet bidezko salmenta sistema

Erosketa bat egiteko, erabiltzaileak erosi nahi dituen artikuluak bere “erosketa saskian” ezarri beharko ditu eta gure webgunean zehazten diren urratsak jarraitu beharko ditu. Prozesu hori, eroslea identifikatzea helburu duen weborrian erregistratzeko prozesua barne, amaitu ondoren, eskaera bidaltzen zaio EI/SEVi bide telematikoz prozesatua izan dadin. Bezeroak weborrian adierazitakoa aukeratuz gero, berrespen bat jasoko du e-postaren bidez jakinarazteko bere eskaera hartua izan dela. Egindako eskaerei kontratazio baldintza orokor hauek aplikatzen zaizkie.

2. Aplikatzeko zergak

EI/SEVen weborrian azalduriko produktuen prezioek dagokien Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne hartzen dute.

Europako Batasuneko kide diren Estatuetan bizilekua duten pertsona fisikoek BEZa jasoko dute. Europako Batasuneko Estatu Kideetan finkaturik dauden BEZaren subjektu pasiboek egingo dituzten erosketak aipatu zergatik salbuetsirik izango dira.

Europako Batasuneko kide ez diren Estatuetan, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan bizi diren pertsona juridikoak BEZetik salbuetsirik izango dira.

3. Ordaintzeko era

Eskaera egiterakoan, bezeroak burutuko dituen erosketak ordaintzeko era aukera dezake, banku transferentzia bidez edo antzeko zenbait bide erabiliz. Kasu batzuetan eta iruzurrak ekiditearren, EI/SEVek beretzat erreserbatzen du bezero bati ordaintzeko era jakin bat eskatzeko aukera, eroslearen identitatea behar bezala egiaztaturik geratzen ez denean.

4. Bidalketa mota eta gastuak

EI/SEVek TOURLINE garraio enpresaren bidez edo POSTAren bidez bidaltzen dizkie eskaerak bere bezeroei, eta hori aukeratzea bezeroaren esku geratzen da. Bezeroaren etxean entregatzeko data, aukeraturiko produktuaren baliagarritasunaren eta norako eskualdearen baitan izango da. Entregatzeko epeak eta konpromisoak, bai eta indarreko tarifak ere, gure weborriko atal honetan eskura daitezke: Bidalketa mota eta Gastuak.

5. Eroslearen eskubideak eta itzulketa politika

Bezeroak 15 eguneko epea izango du eskaera jasotzen duenetik kontratua suntsitzeko eta harturiko produktua itzultzeko. Bezeroak EI/SEVi jakinaraziko dio ezarritako epearen barnean eta zuzenbidean onarturiko edozein bidez, kontratua suntsitzeko eskubidea erabiltzeko gogoa. EI/SEVek bilduko du itzulitako eskaera eta hura entregatzeko albaranarekin entregatu baharko eta, hala badagokio, EI/SEVek egindako fakturarekin. Itzulitako produktuak akatsik balu, EI/SEVek, gainera, aldaketa edo konponketa gastuak hartuko ditu bere gain (webgunean eskuraturiko produktuak fabrikatzailearen bermea izango duen kasuetan izan ezik, orduan bezeroak fabrikatzaileak berak ezarritako prozedura eta baldintzak jarraitu beharko baititu).

Bezeroak EI/SEVen webgunean erositako edozein artikulu itzuli ahal izango du, baldin eta produktu horiek ireki gabe eta erabili gabe badaude, jatorrizko zigilua edo embalajea ukitu gabe izango dituzten bitartean. Kasu horietan, EI/SEVek erosketaren dirua itzuliko du bezeroak adierazitako kontu korrontera egingo duen banku transferentzia baten bidez.

EI/SEVen oker batengatik, bezeroari eskaturiko produktua ez den beste bat entregatuko balitzaio, halakoa hartu egingo zaio eta produktu zuzena entregatuko, erosleak inolako gainordainketarik egin beharrik gabe.

Gure dendako artikuluen itzulketarekin zerikusia duen edozein gorabeheratarako, jarri harremanetan gure Bezeroen arretarako sailarekin e-postaren bidez: denda@eusko-ikaskuntza.org

6. Erabiltzailearen eta/edo bezeroaren betebeharrak

WWW.EUSKOSHOP.COM webgunearen erabiltzaileak eta/edo bezeroak uneoro erabiltzailea erregistratzeko orrian eskaturiko datuei buruzko egiazko informazioa emateko konpromisoa hartzen du, bai eta horiek uneoro eguneraturik izateko ere.

Era berean, gure webgunera sartzeko norberaren pasahitzak isilpean ahalik eta kontu gehienarekin gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Gure webgunean, jatorrizko herrialdearen indarreko legeriaren arabera, erosleak adin jakin bat izatea eskatzen duten produktuak saldu edo merkaturatuz gero, erosleak baldintza hori betetzen duela adierazi beharko du erosketa egin ahal izateko.

7. Segurtasuna eta konfidentzialtasuna

EI/SEVek segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu bezeroekiko komunikazio guztietan. On-line ordainketa guztiak SSL estandarrean oinarrituriko zerbitzari seguru baten bidez egiten dira, protokolo horrek datuak babesten baititu hirugarren batek egin litzakeen urratze saioetatik.

EI/SEVek bermatu egiten ditu gure bezeroek helaraziko dizkiguten datu pertsonalen, helbideari eta ordainketari dagozkienak, eta beste edozein motatako datuen babesa eta konfidentzialtasuna, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, xedaturikoaren arabera.

Gure bezeroek EI/SEVi edo bertako langileei helarazitako datu guztiak, EI/SEVek sortu eta bere ardurapean mantenduriko datu pertsonalen fitxero automatizatu batean gordeko dira.

1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoa betez, EUSKOSHOP.COM webguneko bezeroek, uneoro, beren datu pertonaletara jotzeko, horiek zuzentzeko, duseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, EI/SEV jakinaren gainean jarriz helbide honetara idatziz: denda@eusko-ikaskuntza.org. Kasu guztiak, EI/SEVen Pribatutasun Politikak xedaturikoaren arabera ebatziko dira.

8. Dagokion legeria eta jurisdikzio eskuduna

EI/SEVekin egindako salerosketak Espainiako legeriaren mende izango dira.

Edozein desadostasun edo gatazka gertatuz gero, Donostiako (Espainia) Auzitegi edo Epaitegiei dagokien forua aplikatuko da, hori debekatuko duen legezko xedapenen bat ez izatera betiere.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
XVII kongresua