castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Ordainketa motakOrdainketa motak

Euskoshop.com webgunean onarturiko ordainketa motak

Ordaintzeko erak: Kreditu txartelen bidez Kutxaren ordainketa atebidea erabiliz, banku transferentziaren bidez edo eskudiruz.

Erabil daitezkeen kreditu txartelak

Kutxaren ordainketa atebidean Visa, Mastercard, Maestro eta Euro 6000 txartelak erabili daitezke.

Zer esan nahi dute Verified by Visa eta Mastercard Securecode ikurrek?

Visa eta Mastercard-ek bultzaturiko ordainketa sisteman, kreditu txartela jaulki duen bankuak transakzio bakoitzerako ematen duen baimenean oinarritzen da ordainketa segurtasunaren bermea.

Zerbitzu berri honek txartela erabiltzailearen identitatea egiaztatzeko ahalmena ematen die Finantza Erakundeei euskoshop.com webgunean egindako erosketak ordaintzeko prozesuan Zure Interneteko erosketei begira, oraindik pasahitz bat ez baduzu lotu txartelarekin, jarri zaitez harremanetan zure banku edo kutxarekin. Urrats gutxiko on-line zerbitzu bat edo telefono dei soil bat besterik ez da. Egin ezazu eta harrezkero lasaitasun handiagoa izango duzu Interneteko ordainketei dagokienez.

Kreditu txartelen bidez ordaintzeko beste zenbait aukera

Kutxaren ordainketa atebideak ere prozesatu egiten ditu Verified by Visa / Mastercard Securecode sisteman sarturik ez dauden kreditu txartelak.

Zer egin bankuko txartela ez dabilenean

Idatz iezaguzu eta arazoa konponduko dugu.

Banku Transferentzia bidez ordaintzeko aukerarik bada?

Bai. Zure eskaerari dagokion zenbateko osoaren transferentzia jaso bezain laster egingo dugu bidalketa. Hona gure banku datuak:

EUSKO IKASKUNTZA / SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS
Gipuzkoako Kutxa Kontu zk. 2101 0005 14 0002323491
Euskadiko Kutxa- Caja Laboral Kontu zk. 3035 0060 40 0600012221

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza