Zure
familiaren historia eta iraganeko pertsonaiak aurkitu nahi dituzu?
Gogoko izango zenuke geroko belaunaldiek beren historia ezagutu eta beren identitatea finkatzea?
Eusko Ikaskuntzak zure jatorria ezagutzeko aukera eskaintzen dizu, Genealogia Ikertzeko Zerbitzuaren bidez.
Gure ustetan, familia bakoitzaren historia berdingabea eta paregabea da; horrexegatik, banan banako harrera, aholku lan profesionala, gardentasuna eta konpromisoa dira gure funtsezko helburuen oinarriak.
Ikerketaren norainokoa aldatu egiten da azterturiko belaunaldien arabera, horiek luza baitaitezke, interesa eta tokian tokiko parrokia liburuak badiren edo ez kontuan harturik, 1550. urtea azterketa mugatzat hartzen dela, era orokorrean, orduan hasi zirelako parrokia erregistroak egiten, Trentoko Kontzilioaren ondorioz.
NOLA EGITEN DUGU LAN?
Ikerketa genealogikoa egiterakoan, parrokietako Bataio, Ezkontza eta Heriotza liburuetara jotzen dugu, dagozkien herrietan. Gainera, protokolo notarialak dauden artxiboak bisitatu eta iturri bibliografiko egokiak kontsultatu ohi ditugu.
Hala eskatzen duten kasuetan, landa-lana egiten dugu zuhaitz genealogikoaren bidez ezaguna den oinetxea edo jatorriko etxea kokatu eta haren argazkiak egiten ditugula.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Familiaren Zuhaitz Genealogikoa.
- Ikerketan lorturiko dokumentazio guztiaren kopiak, artxibo jaulkitzailaren ziurtagiriarekin batera, eta dagozkien transkripzioak.
- Familiaren abizenaren armarria, halakoa balitz, dagokion deskripzio heraldikoarekin.
- Abizenen eta familiaren armarrien jatorriari buruzko ikerketa. Horrek abizen bakoitzaren etorkia, etimologia, erro geografikoak, aldaerak, pertsonaia nabarmenak eta heraldika ezagutzeko bidea ematen du.
- Etxeen, ingurune geografikoen eta abarren argazkiak, formatu digitalean.
INTERESATZEN ZAIT, ZER EGIN BEHAR DUT?
- Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan jarri
Helbide elektronikoa: denda@eusko-ikaskuntza.org
Posta helbidea: Miramar Jauregia. Mirakontxa 48
20007 Donostia/San Sebastián
- Datu kopururik handiena bideratu eta aitaren, amaren edo bien aldeko lerroa ikertzea nahi den zehaztu.
Ezinbesteko datuak:
- Izena eta bi abizenak, helbidea eta eskatzailearekin harremanetan jartzeko era.
- Emaztearen edo senarraren, aiton-amonen... izena eta abizenak, jaioterria eta jaioteguna. Era berean, aintzat hartuko dira:
- Heriotza eta ezkontza datak eta lekuak, bai eta ahalik eta familiako kide gehienen gainean jakin beharrekoak ere.
- Bideraturiko informazioa aztertu eta gero, Genealogia Ikertzeko Taldeak proposamen ekonomiko bat egingo du, kasuaren zailtasunaren araberakoa.
- Behin eskatzaileak proposamena onartuz gero, ikerketa prozesua abiatu egingo da.