Aita Donostia (1886-1956). Konpositore, musikologo eta folklorista. "Notas de Folklore" alearen aurkezpen mahai-ingurua

Aurkezpenak

Aita Donostia (1886-1956). Konpositore, musikologo eta folklorista. "Notas de Folklore" alearen aurkezpen mahai-ingurua

Ordutegia eta data:
2017/03/28 19:00
Tokia:
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta, 9. 20006 Donostia

Datorren martxoaren 28an, 19tan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Aita Donostiaren figuraren inguruan mahai-inguru bat antolatu da, bere Obra Osoaren azken alea “Notas de Folklore” kaleratu berri dela aprobetxatu.

Mahai-inguruaren moderatzailea Jon Bagües, Eresbilgo zuzendaria, izango da. Berarekin batera, Emilio Xabier Dueñas, “Notas de Folklore” alearen editorea; Aita Donostiaren kantutegiaz hitz egiteko Juan Mari Beltran eta Teresa Zulaicak, Aita Donostiaren ilobak, bere giza-alderdiaz hitz egingo digu.

Aita Donostiaren “Notas de Folklore” bildumak 1918tik 1950eko hamarkadaren amaierara arteko 1.818 fitxa biltzen ditu. Ordena kronologiko eta tematikoan daude aurkeztuta, kultura tradizionalaren arlo nagusiak kontuan hartuta: ahozko literatura, sineskeriak, jokoak eta dantzak eta bizitzaren zikloa, besteak beste. Gehienak eskuz idatzita daude, ahoz jaso izanaren ondorioz. Gainera, hainbat argitalpenetan –Euzkadi egunkarian, nagusiki– agertutako testu batzuk agertzen dira.