"Basahaideak" filmaren emanaldia

Aurkezpenak

"Basahaideak" filmaren emanaldia

Ordutegia eta data:
2018/03/09 18:00
Tokia:
Baionako Euskal Museoa

60 minutuko dokumental hori Elsa Oliarj-Inesek Filmegile Xiberotarrak egin du. Literatura eta zinema ikasketen ondotik erabaki zuen bere egitasmoa filma dokumentalak egitea zela. Geroztik, Dans leur Jeunesse il y a du passé filma grabatu du, horretan txikitako adixkideengana hurbildu zen lehena eta etorkizunaren artean zimikatuak diren gazte horien bizia kondatzeko gisan. Basahaideak filman, berriz xiberuan pasatzen da, bere sorlekuan. Aldi honetan kantugintza aipatzen du eta zehazki oihana, mendia, errekak aipatzen dituzten aire edo kanatuak, hots basahaideak lantzen ditu. Horretarako Oihan gaztearen gibeletik doa bertako kantugintzan ari diren pertsonen ezagutzera, Oihanen asmoa kantu horieri moldaketak aurkitzeko gisan, haien bertutea hautsi gabe. Urratsez urrats ibiltzen gira naturaz elikatzen diren kantari haien gibeletik mendian, bidexkan, arbolen artean, natura miresten, edo are gehiago ohoratzen dute, eta mendi xoko ezberdinetan kantu horien esanahia azaltzen digute. Oihan eta Elsaren atzetik lerro lerro igaiten gira mendiaren tontorrera, hartutako soinu grabaketa bikainek segiturik, haiekin ibiltzen, arnasten dugu lainoan, eta hor belatxaren gisara kantariek haien hegalkadi basa hasiko dute kantu zahar horien nota eta melodiei esker.

2017ko Baionako Herriko Etxeko eta Eusko Ikaskuntza bideo-dokumental sariduna eta 2018ko FIPAn aurkeztutako filma horren iguruko gaualdia antolatzen da datorren martxoaren 9ean 18:00etatik goiti, Baionako Euskal museoan egile, kantari eta ikertzaileen presentziarekin.