Erronka demografikoa: Pentsio sistemaren porrotaren aurrean, zer?

Foroak eta Mintegiak

Erronka demografikoa: Pentsio sistemaren porrotaren aurrean, zer?

Ordutegia eta data:
2017/11/22
Tokia:
Zumarragako Kultur Etxea (Gipuzkoa)

Foro hau Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Erronka demografikoaren gainean garatzen ari den proiektuaren baitan kokatzen da.

Populazioaren zahartzearen gaineko proiekzioen arabera, modu jasanezinean haziko da gastua ekonomia aurreratuetan, eragingo duen gastu publikoaren kontrolik gabeko hazkundea bideratzen ez bada behintzat. Zahartzeak presio handia egingo du bereziki gastu publikoan, pentsio-gastuetan eta gastu soziosanitarioetan.

Orain arte ezagutu izan dugun pentsio-sistemak ezin izango dio egoera honi aurre egin. Zer egin dezakegu? Hobeto esanda, zer gaude egiteko prest ongizatea mantentzeko?

Egoera horren aurrean, bi ardatzen gainean hausnartu genuen:

  • Bizialdia birpentsatzen: ekintzailetasuna adin nagusietan, bizialdi guztian zehar ikasten (LLL: Life-Long Learning), laguntasun eta elkarkidetza sareak…
  • Norbanakoen ekarpenak: eskala txikiko neurriak, eragin handia ekar lezakete.