Lankidetza Ekonomiari buruzko mintegia

Foroak eta Mintegiak

Lankidetza Ekonomiari buruzko mintegia

Ordutegia eta data:
2017/03/09 15:00-19:00
Tokia:
Bilboko BEAZ Gunean

EKINEZ (2016 - 2018) izenarekin biltzen ditugu Eusko Ikaskuntzak hemendik 2018ra burutuko dituen bost ikerketa egitasmoak, erakundearen eremuen baitan definitutakoak.

Euskal gizartearekin batera ekinez sortuko dugun ezagutza partekatuaren aurkezpena eta debatea 2018an ospatuko dugun mendeurrena eta XVIII. Kongresuaren markoan burutuko da.

Mintegi hau “Garapen sozio ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa”ekimenaren baitan kokatzen da. Bere helburua, eredu sozio ekonomiko eta enpresa eredu desberdinen, baita egungo erronka eta aukera global eta lokalen azterketa eta hausnarketa egitea da, ekintzara bideratutako proposamenak egiteko asmoz.

2016 urtean zehar Garapen Sozio Ekonomikoa kontzeptuaz eta pararadigma eta eredu sozio ekonomiko berrietaz hausnartu dugu (Ekonomia Berriak). 2017 urterako euskal ekonomia eta enpresaren ezaugarri bereizleen inguruko azterketa egitea proposatu da. Zentzu horretan, lankidetza kontzeptua (maila eta agente desberdinen artekoa) lurraldearen garapenerako oinarrizko baloretzat hartzen da, eta ikasketarako esperientziak baita hausnartzeko proposamen ugari dituen eremu bat dela kontsideratzen da.

Mintegiaren Helburua

Mintegi honetan Lankidetza Ekonomiaren kontzeptuaz hausnartuko da, eta lankidetzaren lehenengo maila bati buruzko, hau da, Lankidetza Enpresa barruan, metodologiak, proposamenak eta esperientziak azalduko dira.

Zentzu horretan, enpresa barruko interes kontrajarriak bateratzeko eta helburu amankomun eta partekatu batzuetara bideratzeko ereduak aztertuko dira; alegia, enpresa agente gizatiarrago eta lurraldearekiko konprometituagoa egiten duten ereduak.

Mintegiaren aurreko dokumentazioa

Mintegiaren aurretik, partehartzaileei gaiaren inguruko aurretiazko ezagutza eta informazioa errazteko, Eusko Ikaskuntzak dokumentazioa banatuko du

Egitaraua

15:00 Sarrera. Mintegiaren aurkezpen eta kokapena Garapen Sozio Ekonomikoa proiektuaren baitan (Guillermo Dorronsoro, Proiektuaren Zuzendari Zientifikoa)

15:15 “Lankidetza ekonomia bateruntz” (Jon Emaldi, ALE Arizkendiarretaren Lgunen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko Kidea)

15:30 “Euskal Enpresa partehartzaile-inklusibo eredua” proposamena (Juan Manuel Sinde, Arizmendiarretaren Lagunen Elkartea)

15:45 NER-en Antolaketa kultura berria (Pablo Aretxabala – K2K Emocionando- ko kidea)

16:00 “IZAR Cutting Tools SAL”-eko partehartze eredua (Carlos Pujana, IZAR Cutting Tools SAL-eko Zuzendari Gerentea eta ASLEko Presidentea)

16:15 Galderak

16:30 Kafe etenaldia

17:00 – 19:00 Talde dinamika proposamen hauen aplikagarritasuna eztabaidatzeko eta bestelako berrikuntzak proposatzeko 

Bestelako edozein informazio eskuratzeko kontaktatu gurekin ondorengo emailaren bidez: arrate.arin@eusko-ikaskuntza.eus