Ongizatea, lurralde estrategia eta enpresa ereduak Herritarren Mahaietan Bilbon eztabaidatuko diren gaiak

2018/03/17 9:30-14:00

CRAI Deusto (Ramón Rubial, 1). Bilbo

Euskal Herriaren etorkizun sozio-ekonomikoak arduratzen zaitu? Lanaren etorkizunak, pentsioak, desberdintasun sozialak edo ingurugiroak arduratzen zaitu? Ongizatea, enpresa ereduak, lan harremanak edota lurralde estrategiak… adituen, ekonomisten eta politikoen gauza soilik ez dela pentsatzen duzu? Gu ere horretan gaude, gai hauek gure bizitzetan, gure lanean eta gure lurraldean eragin zuzena baitute, eta horregatik gonbidatu nahi zaitugu gure hausnarketara, adin, lanbide eta jatorri desberdinetako pertsonekin solastera.

Partekatu:
Facebook Twitter Google Whatsapp