Aurkezpena

1918. urtean sortu zenetik guztira 17 kongresu egin ditu Eusko Ikaskuntzak, bi helburu nagusirekin: batetik, ikerkuntza eta kultura sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egitea, aurrerabidea xede.

2018ko udazkenean egingo da Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua, Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble lemapean. Aurten betetzen den Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ekitaldi nagusia izango da.

Kongresuan, bost gai estrategikoren inguruko lanen emaitzak aurkeztuko dituzte. Herrialde osoan hiru urtez garatu dituzte lanak. Hausnarketa-prozesu horretan profesionalek eta adituek, gizarte zibilak, gizarteko, politikako eta ekonomiako eragileek, erakunde publikoek eta abarrek hartu dute parte.

 

Geroa Elkar-Ekin

Herritarrak, gizarte eragileak, adituak eta erakundeak deituta gaude gure herriaren geroa elkarrekin eraikitzeko.

Herritarren ahotsak emango dio hasiera aurtengo XVIII. Kongresuari eta mendeurrenaren ospakizunera eramango gaituen ibilbide kitzikagarriari. Elkarkidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko hainbat gai landuko dugu Herritarren Mahaietan. Euskal herritar guztiei zabalik dauden mahaietan.

Gure errealitate poliedrikoa islatze aldera, aditu askoren ekarpenak bildu dira Liburu Berdean. Elkarlanean osatutako diagnostiko hori dugu herritarren solaserako abiapuntua. Arloz-arlo jasotako gakoek mundu garaikidea ulertzen eta zirimola globalean Euskal Herria kokatzen lagunduko digute. 

Herritarren mahaietan bildutako ekarpenek bigarren urratsa emateko indarra emango digute. Herritarren lehentasunak eta galderak udaberriaren amaieran bilduko ditugun Gizarte Foroetara eramango ditugu, eta bertan ezagutuko ditugu lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialen erantzunak eta proposamenak.

XVIII. Kongresuaren amaieran, adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bideorriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen Liburu Zuria aukeztuko dugu.

Bidean, lurraldez lurralde egingo dugun bidean, gai hauek izango ditugu aztergai:

e 5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen

  • Euskal komunitatearen kapitalen analisia
  • Etorkizuneko amestutako Eszenarioen konstelazioaren irudikapena
  • Desiratutako Eszenarioen Konstelazio horretara iristeko bide-orriaren arkitekturaren lanketa

Gure Jendeak: Gizartea eta Kultura

  • Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak
  • Euskal Komunikazio sistema eta testuinguru digitala
  • Kultur sorkuntza eta errepresentazioa

Garapen sozioekonomikoa

  • Giza ongizate eredu propio baten bila
  • Lurralde estrategiak eta jasangarritasuna
  • Enpresa ereduak eta lan harremanak

Gobernantza demokratikoa

  • Euskal lurraldea(k) munduan, Europan
  • Euskal lurralde(ar)en harremanak estatu(ar)ekin
  • Euskal lurralde(ar)en kohesio politikoa eta demokratizazioa

Egin dugun eta egingo dugun bidea irudikatuta, zehaztapenak eta deiak zabalduko ditugu Geroa Elkar-Ekin egiteko.