Gobernantza demokratikoa

2018/11/16 9:00

Donostia

Demokrazian eta euskal lurraldeen arteko kohesioan eta bizikidetzan sakontzea dugu helburu. Euskal lurraldeen erabakitzeko gaitasuna, gure harremanak instantzia politiko zabalagoekin –mundua, Europa, Estatuak–, erabakiak hartzeko kultura demokratiko berriak, lurralde-ardatzak eta sinergiak, finean, euskal lurraldeen arteko lankidetzarako aukerak izango ditugu aztergai.

Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bideorriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen Liburu zuria aukeztuko dugu.

Partekatu:
Facebook Twitter Google Whatsapp