castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
BerriakBerriak
Irrati denboraldi baten balantzea

2009 uztaila 1

Denboraldia bukatu da irrati kateetan eta balantzea egiteko unea iritsi da. Baita Eusko Ikaskuntzarentzat ere, kultura edukiko irratsaioak zuzendu eta bultzatu baititu sei irratitan: Radio Vitoria, Herri Irratia-Loyola Media, Bizkaia Irratia, Radio Euskadi, Onda Cero Navarra eta Iruñeko Euskalerria Irratia. Eusko Ikaskuntzak astean behin eman ditu irratsaio horiek, salbu eta Onda Ceron (hamabostean behin) eta Bizkaia Irratian (bi irratsaio hilean).

Irailetik ekainera, 193 emanaldi izan dira guztira,euskaraz horien herena. Gehienak berriketaldi formatukoak izan dira, Eusko Ikaskuntzaren beraren jarduerari buruzko berriekin konbinaturik. Era berean,banan-banako elkarrizketek ere beren txokoa izan dute emanaldietan.

324 adituk parte hartu dute Irratsaioetan, kopuru horren erdia Eusko Ikaskuntzako bazkideak. Era berean, irratsaioen gidarien lana aipatu beharra dago, horiek artikulatu eta kalitate profesionala ematen baitiote kultura zabalkundearen alorreko egiteko honi: Ismael Diaz de Mendibil (Radio Vitoria), Susana Pinto eta Sergio Lopez de Arbina (Herri Irratia-Loyola Media), Marisa Lacabe (Onda Cero Navarra), Mikel Bujanda (Euskalerria Irratia), Udane Goikoetxea (Bizkaia Irratia) eta Xabier Lapitz eta Juan Aguirre (Radio Euskadi).

Garbi dago ia berrehun irratsaio horiek plataforma bikaina izan direla Eusko Ikaskuntzak azken urtean zehar garatu duen lan katalogo handiaren zabalkundeari begira.

Etorkizunari begira, lankide diren irrati hauen sarea zabaltzeko asmoa dago, eta lanean dihardute proiektu horren ildotik, 2009-2010 denboraldian fruitu eman dezan.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza