Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxa Saria 1995ean eratu zen Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorreko curriculum gailenena ageri duten jardueran dauden pertsona ospetsuak urtero ohoratzearren. Sarituriko pertsonaren obra osoak Euskal Herriko kultura modu eraginkorrez lagundu behar izan du.
Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak.
Ikerketa zientzia eta kulturaren alorrean jardunean dauden eta beren ikerketa jardueran Euskal Herriaren garapen kulturaren alde ari diren pertsona ospetsu guztiak.
Sari bakarra emango da 20.000 eurotakoa.
Epimahaiak egoki iritziz gero, saria hutsik gera daiteke.
Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria, Euskadiko Kutxako Lehendakaria, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea, Deustuko Unibertsitateko Errektorea, Nafarroako Unibertsitateko Errektorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorea, Pabe eta Adour Herrialdeetako Unibertsitateko Errektorea, Mondragon Unibertsitateko Errektorea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Errektorea.
Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak izendaturik, ebaluazio zientifikoan prestigio ezagututa duten aditu biren laguntza izango du Epaimahaiak.
Hautagaitza aurkez dezakete: interesatuak berak, unibertsitateko Institutuek edo Departamentuek, zientzia eta kultura erakundeek.
Aurkezpen gutunari hautagaiaren Curriculum Vitae erantsiko zaio inprimaki normalizatua betez. Inprimaki hori ezinbestean bete beharra dago eta Eusko Ikaskuntzaren lurralde bulegoetarik edozeinetan edo haren web orrian www.eusko-ikaskuntza.org aurki daiteke.
Dokumentazioa, paperean eta euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusira, Donostiako Miramar Jauregira, bidali behar da.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2010ko apirilaren 30ean amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia 2010ko udaberrian jakinaraziko da. Sari ematea 2010ko udazkenean egingo da.
Sarituak hitzematen du Eusko Ikaskuntzara bidaliko duela, saria emateko ekitaldiaren aurretik, 25-30 orriko luzera izango duen artikulu bat, bere ekarpen zientifiko nagusiak azalduz, RIEV Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkarian argitaratzearren.
Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos.
Miramar Jauregia. Mirakontxa 48.
20007 Donostia.
Tel.: 943-310855
Fax: 943-213956
E-mail: bazkideak@eusko-ikaskuntza.org
Web orria: www.eusko-ikaskuntza.org
Deskargatu Curriculum-a
Deskargatu Curriculum laburpena