Eusko Ikaskuntzak ENE Saria sortu du eta urtero emango dio euskararen laguntzan nabarmendu den Euskal Herritik kanpoko erakunde bati.
1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren akronimoa, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
Teknogia berriek bideragarriago egiten dute helburu hori.
ENE SARIA
Urteroko saria euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundearentzat
2009 LAUGARREN EKITALDIA
Eusko Ikaskuntzak, 1949an Euskararen Nazioarteko Eguna bultzatu zuen erakundeak emandako saria.
Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakundek parte har dezake. Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea… eta sortze lan oro.
Saria: aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdina eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat ematea.
Eusko Ikaskuntzak izendatuko duen Epaimahai batek erabakiko du saritu beharrekoa.
Baloratzeko orduan, Epaimahaiak alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan, sustapen ideietan ageri den berritasunarekin batera.
Epaimahaiak saria eman gabe utz dezake.
Parte hartu nahi duten erakundeek beren jardueraren laburpen bat bidali behar dute Euskosarera (info@euskosare.org). Laburpen horrek gehienez A-4 neurriko bost orri izango ditu, eta bertan Epaimahaiak kontuan hartzeko interesgarri irudituko zaizkien xehetasun guztiak azalduko dituzte: erakundearen sorrera data; euskararen inguruan urtean burutzen dituzten ekintzak; ikasle kopurua, hala badagokio; argitalpenak eta antzekoak; lorturiko goraipamenak eta sariak; eta abar.
2009ko azaroaren 15ean gaueko 24:00 etan amaituko da hautagaiak aurkezteko epea.
Euskararen Nazioarteko Egunean, 2009ko abenduaren 3an, jakinaraziko da Epaimahaiaren erabakia.
Sariari buruzko edozein arazo EIren baitan erabakiko da.