Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen

Egun, euskalgintzaren eta euskararen biziberritzearen jardunean krisi aktiboa dei genezakeenaren unea bizitzen ari gara. Eragileen artean berritu beharraren ikuspegia eta diskurtsoa zabaltzen ari da indarrez, ziklo bat amaitu eta beste ziklo berriari ekitearen beharraz hitz egiten da. Norabide horretan, iniziatiba ugari agertzen ari da, eragileen ekimenetan, gizarte erakundeetan, maila instituzionalean edota, neurri batean, arlo politikoan.

Testuinguru horretan kokatzen da Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5) goiburuaren/proiektuaren inguruan egituratutako Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren Euskararen Atala.

Gure hizkuntza komunitatearen etorkizuneko eszenario horiei forma emateko prozesu bat proposatzen dizuegu, eta horretarako, lehenengo hitzordua ekainaren 2an izango da, Gasteizen.

Eremu tematikoak
Euskararen etorkizuna
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2016-01-01-2018-12-31

 

Sarrera

Euskalgintzaren garai berri honetan agertu diren erronkentzako erantzun eta irtenbide berriak asmatu behar ditugu. Diziplina arteko elkarlana funtsezkoa dela ikusi dugu hizkuntzen biziberritzean. Edozein delarik hautatzen dugun bidea, orain arte euskararen alde egindako lan-eskergari jarraipena eman behar zaio, ekintzailetza berpiztuz eta euskal komunitatea trinkotuz.

Helburuak

  • Euskararen gizarte errealitatearen irakurketari ikuspegi berria eskaini diezaiokeen Marko Interpretatiboa lantzea, euskaraz garatu nahi duen komunitatearen indarguneetan oinarritua.
  • Euskararekin etorkizunerako Desiratutako Eszenario posible ezberdinen irudikapena egitea.
  • Desiratutako Eszenarioen Konstelazio horretara iristeko bide-orria(k) zehaztea.

Metodologia

Abiapuntuzko indar-ideiak

  • Aldaketa soziala: Hizkuntza normalkuntza, aldakorra den gizartearen elkarrekintzazko egituretan eta espazioetan gorpuzten eta gauzatzen den eta, aldi berean, gizartean berrikuntza eta aldaketak eragiten dituen praxi soziala da.
  • Konplexutasuna: Egungo gizartea errealitate sistemikoa eta konplexua da.
  • Polizentrismoa: Gizarte indarrak anitzak dira, polizentrikoak.
  • Sinkronizazioa: Sistema konplexuetan, bateratasun uniformeak baino, heterogeneidadeen sinkronizazioak har dezake balioa.

Kudeaketaren eta Marketing-aren esparruko hiru metodologia uztartu eta euskararen biziberritzera egokitu ditugu, arazo zaharrek irtenbide berriak behar dituztelako. Irakurketa eta azterketa sakon bezain zabalen fruitua izan da lerro hauetan ageri den proposamen metodologiko hau, zeinek Kudeaketa eta Enpresa Zientzietatik hartutako hiru ikuspegi ezberdin uztartzen dituen euskal komunitate etnolinguistikoari bultzada iraunkor eta parte-hartzaile bat emateko.

Nori zuzendua dago?

  • Euskalgintzari, eragileei
  • Erakunde publikoei, herri aginteei
  • Gizarte mugimenduari
  • Interesa duen edonori, oro har.

Egitaraua

e5 proiektuaren 1go Mintegia
2017ko ekainak 2. Gasteiz


15:30-16:00    Harrera
16:00-16:15    Saioaren irekiera
16:15-16:45    e5 egitasmoaren aurkezpena
16:45-17:30    Kontraste-elkarrizketak: Proposatutako ereduari ekarpenak
17:30-18:45    Tailer apreziatiboa: Komunitatearen kapitalen mapa agerrarazten
18:45-19:00    Itxiera

 

Zurekin kontatu nahi dugu 2018ko urriaren 19ko Eusko Ikaskuntzaren Kongresu tematikoan amaituko den prozesu eraikitzaile eta partehartzaile honetan. 

 

Laguntzailea