Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea

GIZARTE BERRIKUNTZARAKO EGITASMOA: GURE ETORKIZUNA ELKAR-ERAIKITZEN

Etorkizunari aurre egiteko, lau jokabide eredu ditugu: ostruka pasiboa, hau da, aldaketak jasaten dituena; suhiltzaile erreaktiboa, hau da, sutea behin hasita, itzaltzeaz arduratzen dena; ziurtatzaile preaktiboa, zeinak bere burua prestatzen baitu gerta daitezkeen aldaketei aurre egiteko, prebentzioa baino garestiagoa prestatzea dela badakielako; eta konspiratzaile proaktiboa, hots, berak nahi dituen aldaketak eragiten saiatzen dena

Eremu tematikoak
Etorkizuna Irudikatu
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2016-01-01-2017-12-31

HELBURUAK

Proiektuak bi helburu ditu:

  • Euskal Herriko herritarroi eragiten diguten gaiekiko axolagabekeriari eta atxikimendurik ezari aurre egitea; horretarako, pertsonei lagundu nahi diegu etenaldia, gogoeta, elkarrizketa eta elkarbizitza lantzen
  • Gizarteak berak kontaketa inpresionistaren ikuspegitik balizko eszenario desiragarriak asmatzea eta kontatzea, emaitza berritzaileak eta erabilgarriak lortzeko

azalpena

Eusko Ikaskuntzaren jarduera bost eremuen inguruan antolatzen da, bakoitza proiektu batean isla izanik, baina Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea, beste lau proiektuen esperientziak bateratuko dituena izango da, beti ere etorkizuneko ikuspuntutik. Horretarako, herritarren partaidetza ezinbestekoa da, Euskal Herri osoan antolatzen diren foroetan parte hartzeko eta  euren eskarmentua adituekin alderatzeko.

Egitasmoaren xedea Euskal Herriko gizartea da; tokian tokiko eragileekin batera foroetako gai konkretuak finkatuko dira, herritarrei deialdia zabaldu eta gaian adituak diren pertsonekin osatuko dira hausnarketa taldeak. Eta foroetako emaitzak eta ondorioak gizarte guztiarentzat onuragarriak izango direlakoan gaude.

GAUZATUTAKO EKIMENAK

 

BABESLEA

Donostiako Udalaren logoa