castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
ProiektuProiektu

EIk zeharkako ikerketa proiektuak bultzatzen ditu eta horien inguruan Diziplina anitzetako Proiektu Bereziak biltzen dira.

 

AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA

Auñamendi Eusko Entziklopedia euskal kultura eta gizarteari buruzko Internet bidezko kontsulta erreferente bat da. Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura helburu duen proiektu bat da. Auñamendiren oinarria Auñamendi Entziklopedia-Bernardo Estornés Lasa fondoa moduan ezagutzen dena da. Entziklopedia etengabe eguneratzen diren 150.000 artikuluk osatzen dute, bai gure kultura-tradizioaren ingurukoak, bai gaur eguneko gizarteak eskatzen dituen gaien ingurukoak ere. Eduki hauen garapena beti ere, kalitate, berrikuntza, pluraltasun, jarrera irekian eta hizkuntza-aniztasunean oinarritzen da.[bisitatu]

DATORKIGUNEA

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi lurraldetako gazteak biltzen dituen bilgune fisiko eta birtuala sortu du, DATORKIGUNEA izenburupean, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta gai hauen inguruan hausnartzeko. Euskal gazteriaren ordezkari izan daitezkeen 40 kide izango ditu eta helburu nagusia lantzen diren problematikei erantzuteko ekintzak eta proposamenak definitzea da.[bisitatu]

EUSKOSARE

EuskoSare Munduko Euskal Komunitatearen sarea da. Lankidetzan oinarriturik, dituen komunitate birtualak, edukiak, zerbitzuak eta programak munduan zehar sakabanatuta duen bere kolaboratzaile sareak garatu eta kudeatzen ditu. Hortaz, komunikazioa areagotuz, internet bidez eta baita saretik kanpo ere harremanak sortzea du xede.

Sare honen bidez era askotako harreman pertsonal eta instituzionalak sortzen dira munduaren ingurumarian. Honi esker, kultura, hezkuntza, gizarte eta ekonomia emariak areagotzen dira, eta ondorioz, Euskal Herriaren eta euskaldunak bizi diren herrialde guztien hazkuntza eta garapena areagotzen laguntzen du.[bisitatu]

GEM: Global Entrepreneurship Monitor

Global Entrepreneurship Monitor, GEM CAPV azterlanak Euskadiko Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen diagnostikoa egiten du. Alde batetik, txostenak eskualde horretako jarduera ekintzailea aztertzen du estatuko, beste herri eta eskualdeetakoenarekin konparatuz, eta bestalde, barnealdeari dagokionez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan bizi diren ekintzaileen errealitatea kontrastatzen da.[bisitatu]

FUENTES DOCUMENTALES MEDIEVALES DEL PAÍS VASCO

Helburua Erdi Aroko dokumentazioa transkribatzea eta editatzea da, Goiko Erdi Arotik XVI. mendera arte, artxibo unitateen arabera.

Erabiliriko metodologia bikoitza da: historikoa eta paleografikoa; eta bata edo bestea aukeratzea ikertzailearen baitan geratu da, horren irizpidea eta metodologia errespetatu direlarik betiere. [bisitatu]

EUSKO IKASKUNTZA VISITING PROFESSOR OF BASQUE CULTURE at Stanford University

EUSKO IKASKUNTZA VISITING PROFESSOR OF BASQUE CULTURE at Stanford University Programaren helburua aukeratutako gaien gaineko graduondo mailako kalitatezko irakaskuntza eskaintzea da, bereziki, Humanitate eta Gizarte Zientziekin lotutakoak eta Stanford Unibertsitateko Iberian Studies programaren eskakizunekin bat eginez.

UDALAK

Euskal Herriaren nortasun kolektiboa moldatu duten iraganeko eta egungo egitura fisiko, kultural, ekonomiko eta politikoak ikertu, aztertu eta beraiei buruzko ezagupenak zabaldu asmoz, Eusko Ikaskuntzak martxan jarritako proiektuetako bat Euskal Herriko udalekin elkarlanerako markoak sortzea izan da. Horrela, 1994. urtez geroztik, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko zenbait udalek lankidetza hitzarmenak sinatu eta sinatzen dituzte, dagoeneko ehundik gora udal direlarik sinatu dutenak, zazpi lurraldeetan zehar banaturik.

Helburu nagusia tokiko balio kulturalak aztertu, ikertu, balioan jarri eta zabaltzea da, ikerketa eta prestakuntza egitasmoen bitartez, udalari bere udalerriko ondarearen gaineko ezagutzan sakontzeko baliabideak emanez, eta era berean, lankidetza honen bitartez garaturiko jarduerak ezagutzera emateko erakusleiho zabal eta irekia eskainiz, sarean zein bestelako euskarrien bitartez tokiko mailako egitasmoen mundu mailako hedapena emanez.

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza