castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Garapen IraunkorraGarapen Iraunkorra
XVI. Garapen Iraunkorreko Kongresua

Aurkezpena

Ongi etorri Eusko Ikaskuntza-ren Garapen Iraunkorreko Web gunera!

Gure gizarteak lehenbailehen prestatu behar du bere burua etorkizunak dakarzkigun demei aurre egiteko, iraunkortasuna helburu dugula, pentsamendua eta ekintza, jarrerak eta ohiturak beste ildo batetik zuzenduz.

Gure apustuen arrakasta, neurri handi batean, espero ditugun joera probableetara jartzen izango dugun gaitasunaren baitan izango da, bai eta ziurgabetasun maila apaltzen eta gerta litezkeen hausturei –seguruenik, epe ertain eta luzera halakoak gertatuko baitira– aurrea hartzen jakitearen baitan ere.

Iraunkortasun balioetan oinarrituriko Gizarte baten aldeko apustua lehentasun handieneko helburu gisa moldatzen ari da gure gizarteko eragileentzat, Eusko Ikaskuntza horien arteko bat delarik.

Ez gara hutsetik abiatzen. Aurreko hamarkadetan, hainbat aurrerapen garrantzitsu sendotu ditugu, eta beste zenbait edukiren bidez eta pentsatzeko, jarduteko eta izateko pentsamolde berriren bidez eguneratzeko unea iritsi da, gure nortasun-bereizgarriak gizarte, ekonomia eta kultura aurrerapen elementu berriekin sendotuz eta zabalduz, iraunkortasuna helburu betiere. Ezaugarri berri eta egiturazko osagai berri horiek gure aukera subiranoa gauzatzea ahalbidetuko dute, gure oraingo eta etorkizuneko herrikideen onerako eta, oro har, planetaren iraunkortasunaren onerako.

Gure abiapuntua hauxe da: oraingo garapen sozioekonomikoaren eredu eutsi ezinezko hau, baliabideen irenslea dena, zuzendu ahal izateko heldutasun nahikoa dugu, eta helburu horrekin, Eusko Ikaskuntzak bizi kalitate handiagoko etorkizun hobea eraikitzen laguntzearen aldeko apustua egiten du, hartarako bere sinesgarritasuna, zehaztasun zientifikoa, izaera apolitikoa eta euskal administrazio publikoekin, Euskal Autonomia Erkidegokoekin, Nafarroako Foru Erkidegokoekin eta Iparraldekoekin dituen harremanak baliatzen dituelarik.

Eusko Ikaskuntzak Garapen Iraunkorrari egiten dion lehen ekarpenerako lan ildo gisa, gogoeta estrategiko baten ezaugarriak dituen Diziplina askotariko Proiektu Berezi bat abiarazi du Garapen Iraunkorrari buruz, DPB(GI).

Helburuak

DPB(GI) Proiektuak bideratzen duen plataforma sozialean gure gizarteko eragileek Garapen Iraunkorrari buruzko gogoeta eta eztabaida prozesu batean parte hartzen dute, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuaren barrenean.

Proiektuaren helburu nagusia: Garapen Iraunkorra Euskal Herrian sortzen diren erabaki eta jarduera guztien eta guztietarako esparru estrategiko nagusitzat hartua izatea.

Babesleak eta Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritzako hiru Sail dira Proiektu honen babesle: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila eta Herri Lan eta Garraio Saila; bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Ingeniarien Kontseiluaren laguntza du.

  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela