castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Garapen IraunkorraGarapen Iraunkorra
XVI Congreso Desarrollo Sostenible

Informazio Orokorra [2. Aldia]

Aurkezpena

Aldi prospektibo-estrategikoan zehazturiko elementu estrategikoetatik abiaturik, DPB(GI) Proiektuak Lan Taldeak eratzeko lanarekin jarraitu du. Lan Talde berezi horiek Garapen Iraunkorraren interes eremu zehatzak aztertzeko helburua dute, zeharkako, diziplina arteko eta parte hartzaile izango den ikuspegi batetik.

Aldi honetan, lan taldeak azterketa sakona egiten ari dira hainbat gairen inguruan: Garapen Iraunkorraren kausak, arrazoiak eta ezaugarriak, horrek dakartzan aldaketen ondorioz gertatzen den ondorio eta exijentzia maila eta gure inguru sozialetik eman litezkeen erantzunak. Azterketa hori aldizkako Aurrerapen Txostenetan bilduko da.

Organigrama

Batzorde Erabilea
Proiektuko Lehendakaria
Carmelo BENGOETXEA
LAGUNTZA TEKNIKOA
SWPI & MAS
LAN TALDEEN KOORDINATZAILEAK
Lurralde eta bere Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa
Jorge ASKASIBAR
Gizarte Arloa
Eduardo RUBIO ARDANAZ
Enpresa Dinamismoa
Jesús Maria CANTERA
Ekonomia eta Fiskalitatea
Pablo ALLENDE
Energia
Juan Pedro LÓPEZ ARAGUAS
Garraioa
Miguel MORÓN
IDAZKARITZA TEKNIKOA
Itsaso OLAIZOLA
BABESLEAK

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco:

  • Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
  • Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Herri Lan eta Garraio Saila
LAGUNTZAILEAK
Consejo de Ingenieros Industriales del País Vasco
IDAZKARITZA Eusko Ikaskuntza
Mª Díaz de Haro, 11-1º
48013, Bilbao
Telf: 902 430958
Fax: 94 441 46 50
E-mail: GI@eusko-ikaskuntza.org

Lan taldeak

Kongresu aurreko aldi honetan aztertu beharreko 6 interes alorrak ondokoak dira:

  1. Lurralde eta bere Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa
  2. Gizarte Arloa
  3. Enpresa Dinamismoa
  4. Ekonomia eta Fiskalitatea
  5. Energia
  6. Garraioa

Jardunean hasten diren Lan Taldeetariko bakoitzean gutxi gorabehera 10 pertsonak parte hartzen dute eta koordinatzaile batek zuzentzen du eztabaida. Parte hartzaileak pertsona adituak dira aukeraturiko gai eta alorretan, eta hainbat ezaguera, esperientzia eta jatorritatik datoz. Era berean, laguntza teknikoak dokumentazio alorrean egindako ekarpenak dauzkate Lan Taldeek beren esku, eta Lan Talde horiek beren azterketa eremu bakoitzeko praktika onenei buruzko informazioa eska diezaiokete laguntza teknikoari.

Erabilitako metodologia parte hartzailea da. Lan talde bakoitzak bere ikuspegia dakar ondoko galdera hauetara: “Zer ari da gertatzen”, “Zer gerta daiteke” eta “Zertan eta nola eragiten digun” azterketa eremu bakoitzean. Ikuspegi horiek aldizkako Aurrerapen Txostenetan bilduko dira.

Sei Lan Taldeek hilabeteko bileren agenda komun bat dute (2005eko otsailetik urrira), bai elkarrekin eta bai bereiz egin beharreko ekitaldietan, modu horretara zeharkako lankidetza eta ideien trukea ahalbidetzen direlarik.

Lan Taldeek eremu mugatu bat dute beren esku. Hala, taldeetako kideek informazioa eta dokumentazioa komunikatu eta trukatzeari ekin diezaiokete modu jarraian eta pribatuan.

  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela