DPB (GI) proiektuaren hirugarren aldia hasi egin da eta Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresuan – “GARAPEN IRAUNKORRA-IT-Etorkizuna”– erabakitako las ondorioak eta lan ildoak garatu eta abian jartzeko helburua du.
Proiektuaren aldi honek jarraipena ematen dio gogoeta sozial parte hartzaileari eta Euskal Herria-Sistemaren faktoreen sailkapenetik eta hierarkizaziotik abiatzen da. Faktore horiek, parte hartzaileen hautaketa askearen ondorioz osaturiko hainbat lan eremutan ordenatuko dira, horien iritziz ardura merezi duten faktoreen arabera, gogoeta betiere ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsio hirukoitzetik bideratuko dutela. Eremu bakoitzaren azterketa sakona eta konparatiboa (Benchmarking) izango da, eta horien artean zeharkako eztabaiden integrazio sekuntzialak agertuko ditu.
Uda aurretik ondoko lan aldiei ekin diegu:
Euskal Herria-Garapen Iraunkorra Sistema eratzen duten faktoreen Egiturazko Azterketa eta horien hierarkizazioa, “Estrategiaren Obeliskoa” deitu dugun hori, oinarri harturik, Eragileen Jokoa deritzan azterketa egiten hasi gara, non, aldez aurretik Euskal Herria-Garapen Iraunkorra Sistemako 25 Eragile nabarmenen hautaketa parte hartzailea eginik, taldeka aztertu den nola erreakzionatuko duten Garapen Iraunkorrarekin loturiko etorkizuneko jarduera ebentualen aurrean.
Irailetik aurrera, Helburu eta Ekintza gomendagarriak zehazten hasiko dira Eusko Ikaskuntzatik.
Gogoeta taldeentzako lan honen oinarria Q3ren eta Q4ren arteko kontrastea da. Izan ere, Q3, “Zer egin dezakegu?”, ondorio gisa Eragileen Jokoa eman duena, guztiz garrantzitsua izan da Q4 zehazteko: “Nola (norekin) egingo dugu?”.
Behin Q4 galderari erantzun ondoren, Q5, “Zer egingo dugu?” behin betiko galderari ekingo diogu. Galdera horren zehaztasunak definitu egingo ditu eragileek ekin beharreko helburuak eta ekintza estrategikoak, eta horiek Eusko Ikaskuntzak DPB(GI) proiektuan izango duen jardueraren oinarri izango dira.
Abiatu beharreko ekintzen arabera, DPB(GI) proiektuan “Elkar hartzeko Foroak” antolatuko dira. Horien helburua: Euskal Herria Garapen Iraunkorraren paradigma berrira egokitzeko interes estrategikoa duten ekintzak gauzatzea.
Hori da BIOMIMESIS Proiektuaren kasua, DPB(GI) proiektuko Elkar hartzeko Foroak bere baitan harturikoa eta Miramar Jauregian aurkeztua ekainaren 13an, parte hartzaileek onarpen eta interes handiz hartu dutena, horiek hurrengo hilabeteetan garatzekoak diren lankidetza hitzarmenak hartu zituztelarik.
Gaur egun, garapenaz Elkar hartzeko Girotu deituriko bigarren Foroa abiarazten ari da. EHUko irakasleak eta ikasleak eta zenbait Kluster bildu nahi ditu eta, iraunkortasunerako berrikuntza lortu nahiz, Unibertsitatea-enpresa-gizarte zibilaren arteko elkar lana bultzatzea du xede.