Ikastaria. Cuadernos de Educación
Euskal testuen azterketa eta euskararen irakaskuntza. Ikerketak eta gogoetak
GARRO LARRAÑAGA, Eneritz ; IDIAZABAL GORROTXATEGI, Itziar
Alea:
14
Hizkuntza:
Euskara
ISSN:
1137-4446
ISBN:
84-8419-011-0
Euskaraz gaitasun desberdina duten bi ikastalderen debateak alderatzen dira lan honetan. Aztergaia bestearen hitza norberarenean txertatzeko erabilitako trebezietan datza. Nahiko urriak dira agertzen diren erreferentzia eta atribuzio baliabideak. Halere, talde batek, B eredukoak, euskaraz zailtasun handiagoak izan arren debaterako gaitasun diskurtsibo handiagoa erakusten du besteak baino (azken hau, D eredukoa). Ezberdintasuna B taldeak debatea aurrez eskolan landu izanak azal dezake. Debate gaia ere garrantzitsua da saio emankorrak bideratzeko.