Ikastaria. Cuadernos de Educación
Euskal testuen azterketa eta euskararen irakaskuntza. Ikerketak eta gogoetak
GARCÍA AZKOAGA, Inés María
Alea:
14
Hizkuntza:
Euskara
ISSN:
1137-4446
ISBN:
84-8419-011-0
Argudiatzeko orduan izen kohesiorako mekanismoak nola erabiltzen diren aztertzen du lan honek. Horretarako 12 eta 14 urteko ikasleek iritzia emateko idazten dituzten gutunak hartzen dira kontuan, bi alderdi hauei erreparatuz: aurrekaria aurkeztu eta mantentzeko erabiltzen diren ; adierazpide anaforikoen ezaugarriei, eta adinaren arabera adierazpide horien erabileran egon daitezkeen ezberdintasunei. Adibide batzuen bitartez ikusiko dugunaren arabera, 14 urteko ikasleek estrategia diskurtsibo hobeak erabiltzen dituzte gutunari izen kohesioa emateko, ; besteak beste testuaren gestio globala eta planifikazioa ere hobeak direlako.